2015/03/24
Egiletza: Ararteko
Eusko Legebiltzarrarentzako txostena 2014
- Lizentzia: Creative Commons Attribution 3.0 Unported (CC BY)
Aurten ere, gure lanaren laburpenarekin batera, aipatu beharra daukagu krisi ekonomiko eta soziala ondorio ikaragarri larriak izaten ari dela milaka familiaren egoeran. Gure erakundea eta egin dugun lana ere ez dira egoera horretatik kanpo geratu. Herritarrei kasu egiteko bulegoen bidez, telefonoz eta arreta telematikoaren bitartez, burubelarri aritu gara gugana jo duten herritarrei aholkuak eta argibideak ematen eta, jakina, administrazioaren kontra azaldu dizkiguten kexak ebazten. Krisiak euskal gizartean izan dituen ondorioez bete-betean jabetu gaitezen, nahikoa da datu hau ematea izan dugun lan-gehitzeaz (batez ere krisiaren biktimen kexa eta eskaerengatik): 2010 eta 2014. urteen bitartean, kexak 4.400tik 6.378ra areagotu dira, eta jarduera orokorra, berriz, 6.461etik 8.608 jardueratara igaro da.
Deskargatu dokumentu hau :
PDFLotutako dokumentazioa