ARARTEKOAREN 3/2012 GOMENDIO OROKORRA, ABENDUAREN 17KOA.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, Osakidetzak eta Udaltzaingoek koordinazio mekanismoak ezarri behar dituzte istripuetako biktimen familiei informazioa ahalik eta lasterren eman dakien bermatzeko.

GOMENDIO OROKORRA

Istripuetan esku hartzen duten zerbitzu publiko ezberdinetako administrazio arduradunek beharrezkoak diren koordinazio mekanismoak ezarri behar dituzte istripu horietan zauritu diren pertsonen familia inguruak ahalik eta lasterren istripuaren eta biktima ospitale zentro batera eraman dutenaren berri duela bermatzeko.

Bideratutako mekanismoek zehaztu beharko lukete esku hartzen duten zerbitzuetako zeini dagokion informazio hori eskaintzea eta bermatu beharko lukete zauritua hartzen duen osasun zentroak, hura heltzen denean, familiari informazio hori helarazi ote zaion badakiela.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 7a


Lotutako dokumentazioa

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, Osakidetzak eta Udaltzaingoek koordinazio mekanismoak ezarri behar dituzte istripuetako biktimen familiei informazioa ahalik eta lasterren eman dakien bermatzeko