JARDUERAK

ARARTEKOAK GOMENDATU DU BERRIZ AZTER DADILA IRABAZI ASMORIK GABEKO ELKARTE ETA ERAKUNDEEK ASTE NAGUSIAN TXOSNAK JARTZEKO DITUZTEN BALDINTZEN AGIRIA

Vitoria-Gasteiz 11/07/2019

Elkarte batek kexa egin zion Arartekoari, ez baitzegoen ados Bilboko Udalaren erabaki batekin. Erabaki haren bidez, irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakunde batzuei baimena ematen zitzaien 2018ko Aste Nagusian txosnak jartzeko. Haren esanean, eskaera epe barruan eta baldintzen agirian zehaztutako betekizunak betez egin bazuen ere, ez zuen baimenik lortu. Elkartearen iritziz, eskaera ez zen egin jai-esparruko toki jakin baterako, baizik eta jai-esparru guztirako, nahiz eta adierazi zuen nahiago zuela Berastegiko gunea. Horregatik, udalak oker uste du eskaera gune horretarako soilik egin zela. Era berean, elkartearen ustez, ez da idatziz argi adierazi nola baloratuko diren baldintzen agirian e ...
2019ko udako ikastaroaren hasiera-ekitaldia

ARARTEKOAK ANTOLATUTAKO IKASTAROA: PERTSONEN ESKUBIDEAK BIZITZAREN BUKAERAN

Donostia-San Sebastián 04/07/2019

EHUren Uda Ikastaroen XXXVIII. edizioan, Arartekoak honako izenburuko ikastaroa antolatu du gaurko eta biharko, Donostiako Miramar jauregian: "Pertsonen eskubideak bizitzaren bukaeran". Hasiera-ekitaldian, Manuel Lezertua arartekoak hauxe esan du: "minaren nagusikeria gure bizia hondatzera irits daiteke, eta zuzenean talka egin dezake gure giza duintasunarekin, larriki hondatuz ez bakarrik gure egoera fisikoa, baizik eta baita gure egoera emozional eta psikikoa ere". Arartekoak gaineratu duenez, "minik ez izateko eskubidea estu-estu lotuta dago osasunerako eskubidearekin, eta, aldi berean, eskubide horretatik bereizita dagoen adierazpen bat balitz bezala taxutzen da". Estatu ...

ARARTEKOAREN ERAKUNDE-ADIERAZPENA, IRUNGO SAN MARTZIALEKO ALARDEA DELA ETA

Irun 28/06/2019
2019ko ekainaren 30a
Ia hogeita bost urte igaro dira jendaurrean eskatu zenetik gauzatu zedila Irungo emakume batzuen bidezko helburu bat: hain justu, emakumeek beraien herriko alardean gizonezko herrikideek bezalaxe parte hartu ahal izatea. Jaiegun horrek agenda publikoetan tokia hartzen jarraitzen du, bidezko aldarrikapen hori dela medio. Ararteko erakundeak aurten ere bat egiten du beharrezko oroigarri horrekin, emakumeek alardean berdintasunez parte hartzeko oztopoak kentzeko ahaleginean jarrai dezaten Irungo gizarteak eta gai honek eragindako botere publikoek. Horixe da Irungo biztanleek gehien maite duten jaia, eta herritar guztien ondarea izan beharko luke. Gaur egun alarde parekidea dagoeneko ekitaldi publ ...
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad