USTELKERIAREN KONTRAKO ESTATUEN TALDEAK EGIN DUEN BILERAN PARTE HARTU DU ARARTEKOAK



Vitoria-Gasteiz

Ustelkeriaren kontrako Estatuen Taldeak (GRECO) eta Europako Kontseiluak gonbidatuta, Manuel Lezertua Estrasburgon izan da 5. ebaluazio-txandaren hasieran. Bertan, hizpide nagusi izan dira ustelkeria prebenitzea eta gobernuen zintzotasuna sustatzea.

Europako Kontseiluaren babespean sortu zen GRECO taldea, ustelkeriaren aurka borrokatzeko asmoz estatu kideei ezartzen zaizkien neurrien bilakaera aztertzeko.

Ebaluazio-txanda berri honetan, GRECOk ikuskatu egin du estatuek zer neurri hartu dituzten gobernuko goi kargudunen eta polizia nazionalaren zerbitzuen ¿mugak zaintzeaz arduratzen diren organismoak barne direla jarduerek eragindako ustelkeria prebenitu eta eragozteko.

Eginkizun horiei dagokienez, GRECOk aztertu du zenbateraino diren gardenak gobernuen jarduerak, intereseko gatazkak eta "ate birakariak".
Manuel Lezertuak zuzendu duen mahai-inguruan, parte hartu dute, besteak beste, Giovanni Kessler Europako Batzordeko Iruzurraren aurkako Bulegoko zuzendari nagusiak, José Ugaz Nazioarteko

Gardentasuna erakundeko presidenteak eta Will Fitzgibbon kazetari eta Ikerketa bidezko Kazetaritzako Nazioarteko Partzuergoko koordinatzaileak. Partzuergo horrek ezagutarazi zuen "Panamako paperen" gaineko informazioa.

Arartekoak nabarmendu du ombudsmanek funtsezko zeregina betetzen dutela herri-administrazioen jardueren gardentasuna bermatzeko orduan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 20a

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad