Futbolaren bidez gizarteratzea
Arartekoak eta Gasteizko San Martin futbol kirol elkarteak antolatuta, gaur Gizarteratzearen aldeko I. Txapelketa egingo da, San Martin futbol zelaia deritzan udal instalazioan, honako goiburu honekin: Futbolaren bidez gizarteratzea.
Topaketa horretan izango da Julia Hernández arartekoaren ondokoa. Txapelketaren helburua hauxe da: aniztasuna aberastasun-iturri bihurtzea, futbola adierazpidetzat erabiliz.
Jatorriz bost kontinenteetako 40ren bat herrialdetakoak diren zenbait jokalari, guraso eta entrenatzailek osatzen dute San Martin futbol kirol elkartea; horrek argi erakusten du gaur egun Gasteizen bizi diren ume eta gazteen aniztasun etnikoa.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 10a