GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALAREN URTEURRENA OSPATUKO DU ARARTEKOAK


Gianluca Espositoren hitzaldia, Ustelkeriaren Aurkako Estatuen Taldeko (GRECO) idazkari nagusi exekutiboa baita
Bilbao

Abenduaren 10ean Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren urteurrena ospatzen dela eta, Arartekoak, Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuak eta Euskal Herriko Auzitegi Nagusiak Bilbon hitzaldi bat ematera gonbidatu dute Gianluca Esposito Ustelkeriaren Aurkako Estatuen Taldeko (GRECO) idazkari nagusi exekutiboa.

GRECO taldea Europako Kontseiluak babestuta sortu zen, ustelkeriaren kontrako borrokan estatu kideei ezartzen zaizkien neurrien bilakaera aztertzeko.

Hitzaldiak "Ustelkeria eta giza eskubideak" du izenburu eta abenduaren 12an emango da, Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuko ekitaldi-aretoan, 12:00etan.

Hitzaldia frantsesez emango da, eta aldi berean itzuliko da gaztelaniara eta euskarara.

Joateko asmorik izanez gero, ezinbestekoa da izena ematea: jardunaldiak@ararteko.eus

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 29a

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad