EUSKO JAURLARITZAREN SEGURTASUN SAILAK NEURRIAK HARTUKO DITU HERRITARREI EAE-KO BI HIZKUNTZA OFIZIALETAN KASU EGIN DIEZAIETEN BERMATZEKO


Horixe gomendatu zion Arartekoak, Ertzaintzarekin euskaraz komunikatzerik izan ez zuen pertsona baten kexa jaso ondoren


Vitoria-Gasteiz

Herritar batek kexa egin zion Arartekoari. Adierazi zuenez, ez ziren errespetatu bere hizkuntza-eskubideak, bada, Gasteizko ertzain-etxe nagusira telefonoz deitu zuenean, ez zioten euskaraz kasu egin eta deia ez zitzaion pasatu ertzain euskaldunen bati.

Herritarra kexu zen gertakari horrengatik. Haren esanean, ez zen bete erakunde honek zazpi urte lehenago egin zuen gomendio bat, berak ertzain-etxe berberaz egin zuen kexa zela eta.

Orduz geroztik, hainbat aldiz deitu omen zuen ertzain-etxe horretara, eta sekula ez omen zioten euskaraz hitz egin, ezta euskaraz aritu zitekeen norbaitekin harremanetan jarri ere. Beti esan omen zioten une hartan ez zegoela ertzain elebidunik kasu egiteko moduan.

Segurtasun Sailak gai horretaz emandako informazioaren arabera, Ertzaintzak baditu ele bietan artatzeko langileak, baina, zertzelada batzuengatik, inork ez zuen kexagilea artatzerik izan. Gainera, kasu horretan informazioa bizkor biltzea lehenetsi zen, kontuan izanda genero-indarkeriazko kasu bat izan zitekeela.

Gure iritziz, administrazioak ez du zehaztu zer zertzeladak eragotzi zuten kexagilearen deia bera artatu zuen txandako langile elebidunei pasatzea, eta zertzelada horiek salbuespenezkoak zirenik ere ez du alegatu.

Horregatik, Euskararen Erabilera Arauzkotzeko Legean ezarritakoaren arabera, Arartekoaren ustez, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak ziurtatu egin behar du Ertzaintzako langileek behar bezalako informazioa daukatela herritarren hizkuntza-eskubideen gainean, eta hori aintzat hartuta jardun behar du.

Bere euskalduntze-programarekin batera, antolatzeko irizpideak jarri behar ditu zerbitzuetan langile elebidunak egongo direla bermatzeko, eta langile horiek faktore objektibo eta ebaluagarrien arabera -adibidez, inguru soziolinguistikoa banatu.

Segurtasun Sailak gomendioa onartu duela jakinarazi dio Arartekoari. Erakunde honek eskertzen du sail horren jarrera harkorra eta oso ontzat jotzen du horren erantzuna.


Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 18a

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Arartekoaren 2017R-1567-17 Ebazpena, 2017ko abenduaren 5ekoa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari gomendatzen zaio neurriak hartzea, herritarrei gure erkidegoko hizkuntza ofizialetan arreta bermatzeko. Arartekoaren 2017R-1567-17 Ebazpena, 2017ko abenduaren 5ekoa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari gomendatzen zaio neurriak hartzea, herritarrei gure erkidegoko hizkuntza ofizialetan arreta bermatzeko.
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad