ENERGIA-POBRETASUNA EUSKADIN: NEURRIAK ETA JARDUERA EGOKIAK


Arartekoak eta Irungo Udalak antolaturiko jardunaldia, gaia aztertu eta eztabaidatzeko
Irun

Arartekoak eta Irungo Udalak aztertzeko eta eztabaidatzeko jardunaldi bat antolatu dute urriaren 26rako Ficoban (Irun), gai hau oinarri hartuta: "Energia-pobretasuna Euskadin: neurriak eta jarduera egokiak".

Jardunaldiaren helburua hauxe da: energia-pobretasunaren ezagutzan sakontzea, arazo horri erantzuteko onartzen ari diren neurriak eta esperientziak ezagutarazi eta eztabaidatzeko gune bat jartzea, eta arlo horretan erakundeak lankidetzan aritzeko bidea erraztea.

Egunean barrena, hainbat hizlarik gai hauek eztabaidatuko dituzte: enpresek zer-nolako erantzukizuna duten gizartearen aurrean energia-pobretasunaren gertaerari aurre egiteko orduan; kontsumitzaile kalteberenak babesteko neurriak euskal botere publikoen jarduera-eremuan; beste proposamen edo zuzeneko neurri batzuk energia-pobretasunaren ondorioak arintzeko.

Iaz, Ararteko erakundeari egokia iruditu zitzaion gogoeta sakona egitea gure erkidegoan energia-pobretasuna ezagutarazteko eta prebenitzeko. Helburu hori gogoan, gomendio orokor hau egin zuen: Euskadiko energia-pobretasunari buruzko gizarte-eztabaidarako oinarriak .

Gomendio hartan, Arartekoak zenbait proposamen egin zizkien euskal administrazioei, orain dauden politika publikoei eta gizarte-ekimenei beste helburu bat gehitu diezaieten: energia-pobretasunaren ondorioak gutxitu eta arintzea, gure autonomia erkidegoko milaka herritarrei eragiten baitie.

Jardunaldira etorri nahi dutenak Arartekoarekin harremanetan jar daitezke helbide honetan: jardunaldiak@ararteko.eus.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 3a

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
AZTERTZEKO ETA EZTABAIDATZEKO JARDUNALDIA: "ENERGIA POBRETASUNA EUSKADIN: NEURRIAK ETA JARDUERA EGOKIAK" AZTERTZEKO ETA EZTABAIDATZEKO JARDUNALDIA: "ENERGIA POBRETASUNA EUSKADIN: NEURRIAK ETA JARDUERA EGOKIAK"
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad