I. MINTEGIA: "LEGEEN GEROA-FUTURO DE LAS LEYES"


Eusko Legebiltzarrak antolatuta, Irisgarritasuna Sustatzeko Legea du aztergai, hori onartu zenetik 20 urte igaro direnean.


Vitoria-Gasteiz

Eusko Legebiltzarra "Legeen geroa-Futuro de las leyes" izenburuko I. Mintegia egiten ari da egunotan, Irisgarritasuna sustatzeko Legearen 20. urtemuga aztertzeko. Arau hori erreferentziazkoa da bizimodua burujabetasun osoz egiteko eta gizartean erabat parte hartzeko, baita ere garraio, inguru, zerbitzu eta instalazio publikoetara eta informazio eta hedabideetara berdintasunean sarbidea izateko.

Europako, Estatuko eta bertako araudia gorabehera, oraindik ere bereizkeria eta bazterketa egoera larri-larriak gertatzen dira, arkitektura-oztopoak muga garrantzitsua izaten jarraitzen baitute gizartean parte hartzeko eta aukera berberak izateko.

Manuel Lezertua arartekoak topaketa horretan parte hartu du eta erakundeak arlo horretan egindako jarduera esanguratsuenak laburbildu ditu. Hauxe adierazi du: "ahalmen urrituen eskubideak bermatzeko lan egin nahi bada, ezinbestekoa da euskal herri-administrazioek erakunde-agendan aniztasun funtzionalaren zeharkako ikuspegia izatea etengabe, iraunkorra izan dadin, bai haiengan eragin dezaketen politika publiko guztiak planifikatzean, bai horiek gauzatzean".

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 30a

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Arartekoaren interbentzioa 2018-01-30 Arartekoaren interbentzioa 2018-01-30
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad