Emakumeen berdintasuna eta osotasuna arloaren jarduera nagusiak

Sexuagatik ustez bereizkeria egin dela salatzen duten herritarren kexak aztertzen ditugu:

  • euskal administrazio baten jarduerak edo jarduerarik ezak zuzenean eragindako bereizkeria;
  • edo norbanakoek egindako bereizkeria, euskal herri-administrazioren baten adierazi gabeko edo argi adierazitako onespenarekin, nahiz eta herri-administrazio horrek jarduera pribatu hori kontrolatzeko ahalmena izan.

Hainbat kexatan, harreman pribatuetan gertatzen diren sexuagatiko bereizkeriak salatzen dira. Halakoak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa-erakundean egin daitezke.

Arlo honetako lana zeharkakoa denez gero, sexuagatiko bereizkeriak erakunde honen lan-arlo bat baino gehiagorekin lotuta egon daitezke, esate baterako, kultura arloarekin, lan, funtzio publiko, hezkuntza, gizarte-ekintza, ogasun edo beste arlo batzuekin. Hona hemen oraintsu aztertu ditugun kasurik aipagarrienak:

Emakumeen berdintasuna eta osotasuna lortzeko helburua, egitura desberdintasuneko sistema batetik abiatzen den gizarte honetan

Jarduera-lerro honetan, beren gaiarengatik emakumeen berdintasuna lortzearekin lotura estua duten kexak sartzen ditugu, nahiz eta kexok jatorriz ez diren sexuagatiko bereizkeria dela-eta egin.

Berriki prestatu dugun lanean, honako gai nagusiok azaldu dizkigute:

Indarkeria sexista errotik kentzea

2003. urtean, Emakumeen kontrako indarkeriari erakundeek emandako erantzuna EAEn izenburuko txosten berezia paratu genuen erakunde honetan. Han zenbait gomendio bildu genituen, eta gomendio haien oinarri teorikoa onartzen dute gaur egun euskal herri-administrazioek.

Arlo honetan orain egiten ditugun jarduerarik azpimarragarrienen artean, honako hauek aipatu behar ditugu:

  • Txosten berezi horren jarraipena egiteko jarduerak. Informazioa eskatu diegu eragindako administrazioei, bisitan joan gara zentro eta harrera-baliabideetara edo beste zerbitzu batzuetara, bilerak egin ditugu elkarteekin edo genero-indarkeria pairatu duten emakumeekin. Jarraipen-lan horren emaitzak zehatz-mehatz adierazten dira erakundearen urteko txosten bakoitzean.

  • Erakunde honi azaldu dizkioten kexak bideratzea. Erabiltzaileek kexak egin dituzte zenbait zerbitzu publiko edo administrazioren jarduera zehatz batzuen kontra, urritzat edo desegokitzat jotzen dituztelako.
Berdintasunari buruzko legeria zenbateraino garatzen eta ezartzen ari den jakiteko jarraipen-lan orokorra

Eusko Legebiltzarraren 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa Euskadirentzat arau nagusia da berdintasunaren arloan. Lege horretan hainbat aurreikuspen, printzipio eta tresna biltzen dira emakumeen eta gizonen berdintasuna erdiesteko, eta, horiei esker, administrazioaren jarduerak kontrolatu eta ikuskatzeko Ararteko erakundeari eman zaion betekizunak oinarri juridiko zehatz bat aurkitzen du, asmo handiagoekin eta zehazkiago hedatzeko.

Horregatik, lege hori atera zenetik, berori nola ezartzen eta garatzen ari den aztertzen dugu, legean adierazitako zenbait gai aintzat hartuta. Azterketa horren emaitza adierazten dugu erakunde honek Eusko Legebiltzarrari urtero egiten dion txostenean.


GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Txosten bereziak
Emakumeen kontrako indarkeriari erakundeek emandako erantzuna EAEn Emakumeen kontrako indarkeriari erakundeek emandako erantzuna EAEn
Emakumeen berdintasuna eta osotasuna
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Emakumeen berdintasuna eta osotasuna - 2012ko txostena Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Emakumeen berdintasuna eta osotasuna - 2012ko txostena
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Emakumeen berdintasuna eta osotasuna - 2011ko txostena Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Emakumeen berdintasuna eta osotasuna - 2011ko txostena
Ley Orgánica 3/2007, de 22 de marzo, para la igualdad efectiva de mujeres y hombres - 1 Mb. Ley Orgánica 3/2007, de 22 de marzo, para la igualdad efectiva de mujeres y hombres
4/2005 LEGEA, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa - 289 Kb. 4/2005 LEGEA, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa
ONU Gender Mainstreaming - 88 Kb. ONU Gender Mainstreaming
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad