Haur eta Nerabeen Kontseilua

Haur eta Nerabeen Kontseilua

Zer da?

Arartekoaren Haur eta Nerabeentzako Bulegoa parte hartzeko, kontsultatzeko eta aholku emateko organoa da.

Bere eginkizun nagusia Arartekoari aholku ematea izango da, batik bat adingabeei modu zuzenagoan eragin diezaieketen gaietan edo ekimenetan. Beraz, kontseilu hori sortuz, adingabeen partaidetza-bide bat eduki nahi dugu, egonkorra, beste batzuen osagarria. Horren bidez, gutxienez nerabe-talde txiki batek bere hitza, iritzia eta proposamenak helarazi ahal izango dizkio Arartekoari.

Horrela, funtsean helburuok lortu nahi ditugu:

  • Arartekoak erakundeei edo Eusko Legebiltzarrari berari egiten dizkien proposamen, ebazpen edo txostenetan, adingabeen ikuspegia ere txertatu ahal izatea.
  • Beraien eskubideez eta parte hartzeko eta defendatzeko dituzten baliabideez duten iritzia jaso ahal izatea.
  • Haiekin kontrastatu ahal izatea Arartekoak haurrei buruz egin nahi dituen ekimenak, proiektuak, material didaktikoak ...
  • Haur eta nerabeei ardura zaizkien edo beraien eskubideak defendatzearekin zerikusia duten gaiak direla eta, beraien iradokizunak, proiektuak edo jarduera-ildoak jasotzea.

Nortzuek osatzen dute?

Kontselua osatzen dute:

  • 12 pertsonak, 6 neskak eta 6 mutilek. Horiek ahamen kritikoa dute, sormena, enpatia, eta gaitasuna hausnartzeko, kideen artean eztabaidatzeko, proposamenak egiteko ...
  • DBHn eskolatuta daude.
  • Hiru lurralde historikoetakoak dira: 2 Arabakoak, 6 Bizkaikoak eta 4 Gipuzkoakoak.
  • Arartekoak aukeratutako ikastetxe batzuek hala proposatuta izendatu dituzte, ikastetxe horietan parte hartzeko dauden dinamikak kontuan hartuta eta proiektu honetan laguntzeko prest daudela.

Funtzionatzeko dinamika

Aurrez aurreko bilerak beti eskola-ordutegitik kanpo egiten dira, eta ahalik eta gehien murrizten dira bilerak (bat edo bi, hiru hilero) eta joan-etorriak. Bileren osagarri, kontseilukideek "etxeko lana" egiten dute. Horretarako, ahal den neurrian, teknologia berriak erabiltzen dira: bilera egin aurretik galdera-sortak bidali; informazioa bilatu; proposamenak trukatu; bilera deiak egin; aktak igorri, laneko foroa egin...

Lan batzuk:

RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad