Arartekoak honako zerbitzuok egiten ditu:
- Argibideak eta aholkuak ematen ditu herritarrek egindako kontsultetan.
- Edozein pertsonak edo erakundek egiten dizkion kexa-idazki edo eskaera guztiak jasotzen ditu eta erantzuna ematen die.
- Bideratzeko onartzen diren kexa guztiak izapidetu eta ebazten ditu, hala badagokio; eta argibideak eta aholkuak ematen ditu bideratzeko baldintzak betetzen ez dituzten kexetan.
- Bere eskumen-eremuko gaietan, informazioa, arreta eta laguntza ematen dizkie erakundera jotzen duten pertsonei.
- Bere eskumen-eremukoak ez diren gaietan, informazioa, arreta eta aholkuak ematen dizkie erakundera jotzen duten pertsonei.
- Ofiziozko jarduerak hasten ditu.
- Urteko txostena eta txosten monografikoak prestatzen ditu.
- Arartekoak emandako ebazpenen bilakaera aztertzen du, ebazpenak betetzen ote diren egiaztatzeko.
- Intimitaterako eskubidea arautzen duen araudia betez, hainbat ebazpen, jarduera, ikerketa, azterlan, informatzeko material eta argitalpen ezagutarazten ditu.
- Prestakuntza eta dibulgazioa eskaintzen ditu pertsonek administrazioaren aurrean dituzten oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak babestearen arloan, batez ere eskubideok haurrei eta nerabeei badagozkie.
- Administrazioaren jarduera egokiak sustatu eta aldezten ditu, herritarrei administrazio ona izateko eskubidea bermatzeko.
- Beste erakunde publiko eta pribatu batzuekin elkarlanean aritzen da, Ararteko erakundeari eman dizkioten eginkizunak betetzearekin zerikusia duten gaietan.
- Arartekoaren web atariaren bitartez, datu-baseak eta agiri-funtsak kontsultatzeko aukera ematen du.
- Ikerketa-bekak ematen ditu, deialdi publikoa eginez, giza eskubideekin lotutako oraingo gaiak aztertzeko.
- Hausnartzeko eta herritarrek parte hartzeko foroak sustatu eta dinamizatzen ditu, aurrez aurrekoak nahiz birtualak, pertsonen eskubideekin zerikusia duten gaiei buruz. Zenbait adituk, gizarte-elkarte batzuek, gizarte zibilak eta herri-administrazioen hainbat ordezkarik hartzen dute parte foro horietan.