Zerbitzu honen bitartez eskaera bat egin daiteke, Ararteko erakundeak jardun dezan, hau da, zure KEXA edo KONTSULTA hasi dezakezu. Ziurtagiri elektronikoaren bidez edo ziurtagiririk gabe egin dezakezu.
OHARRAK
Bi kasuetan, bulego birtuala-egoitza elektronikoaren bidez egingo duzu. Egoitza elektronikoa SSL EV izena duen ziurtagiriak babesten du. Ziurtagiri hori IZENPE enpresak igortzen du. Enpresa horren helburua hauxe da, besteak beste: herritarrek gurea bezalako erakunde publikoekin dituzten komunikazioak seguruak izango direla bermatzea.
Zure nabigatzaile eta egoitza elektronikoaren arteko komunikazioa segurtasun osoz egin dadin, BERARIAZKO SOFTWAREA INSTALATU BEHAR DUZU, ZURE ORDENAGAILUAREN SISTEMA ERAGILAREN ARABERA.
Kexa edo kontsulta egiten jarraitzea erabakitzen baduzu, softwarea instalatu gabe segurtasuna eta nortasuna bermatu gabe egingo duzu. Kasu horretan, mezu bat agertuko da, segurtasun ziurtagiriarekin arazoren bat dagoela eta, ez sartzea gomendatzen dizuna. Lotutako eduikietan grafikoki erakusten dizugu mezu horiek nola agertuko diren.
Horrez gain, bide hauek erabil daitezke erakundeak jardun dezan eskatzeko:
| GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK | |
|
|
Ziurtagiriaren oharra - Nabigatzaileetan agertu daitezkeen mezuei buruzku informazioa |
| GAI HONEKIN LOTUTAKO ESTEKAK | |
| Bulego birtuala - Egoitza elektronikoaren estekak | |
|
|
IZENPE - Ziurtagiria abian jartzea |