Ararteko erakundeak bere gaitzespena eta samina adierazten ditu bart, Laudion, bere senarrak eraildako 26 urteko emakumearen heriotzagatik. Genero indarkeriak bortizki eta gupidagabe kendu dio bizia emakume gazte horri eta amarik gabe utzi du hilabete gutxiko haur bat. Genero indarkeriak giza zorigaitz gaitzesgarri bat jartzen digu begi-bistan, eta zorigaitz horren garrantzi sozial eta politikoa ikusita, herri-erakunde guztiok konpromiso irmoak hartu eta erabakitasunezko jarduerak burutu behar ditugu emakumeen eta gizonen benetako berdintasun eraginkorraren alde borrokatzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxista erakusten duen ek ...
2013ko maiatzaren 17a Homofobiaren kontrako Nazioarteko Egunean, Arartekoak berriz adierazten du hezkuntza-eremuan aurreiritzi homofobo eta transfoboak prebenitu behar direla, eta horien kontra borrokatu behar dela. Eskoletan homofobia saihestea ezinbestekoa da edonori erabat libre sentitzeko eta bere sentimenduak adierazteko aukera emango dion gizartearen oinarriak finkatzeko. Arartekoak
Iñigo Lamarca arartekoak hitzaldi bat emango du gaur Bartzelonan lesbiana, gay, bisexual eta transexualen (LGBT) eskubideen arloan egin diren aurrerapauso eta atzerapausoez. Hitzaldi hori GAG, ACATHI eta FLG erakundeek antolatu dute eta Bartzelonako Udalaren laguntza du. Bihar, maiatzak 17, Homofobiaren kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, Sabadelleko Udalak antolatu duen jardunaldi batean parte hartuko du arartekoak. Jardunaldi horren goiburua hauxe da: "Denok ezberdinak izateko eskubidea dugula aitortzen dugunean hasten da berdintasuna". Arartekoak homofobiaren kontra borrokatzen eta berdintasuna nahiz aniztasun afektibo-sexuala sustatzen ibilbide l ...