JARDUERAK

ARARTEKOAREN ERAKUNDE ADIERAZPENA, MIGRATZAILEAREN NAZIOARTEKO EGUNEAN

Vitoria-Gasteiz 18/12/2014
2014ko abenduaren 18a
Migratzailearen Nazioarteko Egunean Arartekoak aldarrikatzen du oso garrantzitsua dela pertsona guztiak, jatorriz edozein naziotakoak izanda ere, beraien duintasuna errespetatuz trata ditzaten eta berdintasunean pertsona direlako dituzten eskubideak aitortu eta errespetatu diezazkieten. Aurten ere albistegietako gaia izan da anitz pertsonak, indarkeriatik edo pobreziatik ihesi, edo, besterik gabe, askatasun handiagoa edo familia aurrera ateratzeko ametsari jarraiki Europara heltzen ahalegintzen direnean, sarrera eragozteko zenbait neurri nozitzen dituztela (batzuetan, neurri izugarriak). Melilla, Lampedusa, albiste izan dira beren baitako zorigaitzengatik eta ...
Euskalit

KUDEAKETA AURRERATUAREKIN KONPROMISOA ERAKUSTEN DUEN DIPLOMA JASOKO DU ARARTEKOAK

Bilbo 15/12/2014

Arartekoak 2014ko Bikaintasuna-Kudeaketa Aurreratuarekin Konpromisoa erakusten duten Diploma jasoko du gaur, Euskaliten eskutik. Eskatutako baldintzak bete dituzten 32 erakunderi emango die sari hori Iñigo Urkullu lehendakariak, Kudeaketa Kalitatearen Euskal Saria emateko ekitaldian. Konpromiso diplomaren bitartez, bikaintasunerantz aurrera egiteko konpromisoa hartu duten euskal erakundeak ezagutzen dira. Duela bost urtetik hona, Arartekoak erakundearen gaineko 3 estrategia-hausnarketa garatu ditu, plan estrategikoa dauka, baita zerbitzu-karta ere. 2014. urtean erakundearen autoebaluazioa egin du, kudeaketa aurreratuaren ereduan oinarrituta; Euskalitek egindako kanpoko kontr ...

XI. ARINDUZ JARDUNALDIA, EUSKADIKO ZAINKETA ARINGARRIEN SOZIETATEA

Arrasate 11/12/2014
"Pertsonei zuzendutakoak"
Jarduneko arartekoa den Iñigo Lamarcak, gaur, Arrasaten, zainketa aringarriei buruzko XI. Arinduz jardunaldia aurkeztuko du eta bertan "Gaixoak haren bizitzaren amaieran nahi dituen eskubideak" izeneko hitzaldia emango du. Jardunaldiaren programak, Euskadiko Zainketa Aringarrien Sozietateak antolatuta (ARINDUZ), aurretiazko borondateari, heriotza-lekuko lehentasunak eta gaixoen eta horien senideen premiei buruzko alderdiak jorratzen ditu. Egunean zehar hainbat adituk gaixoek zer eskatzen dieten eta zer behar duten aztertuko dute. Horrez gain, haien nahiak eta borondateak nola errespeta daitezkeen azalduko dute. Halaber, erakundeek arreta honen zer alderdi hobe ditzake ...
ARARTEKOA PRENTSAN
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad