JARDUERAK
Arartekoa eta familien alde lan egiten duten zenbait elkarte

ARARTEKOAREN ERAKUNDE ADIERAZPENA FAMILIEN NAZIOARTEKO EGUNEAN

Bilbo 15/05/2017
2017ko maiatzaren 15a
Arartekoa eta familien alde lan egiten duten zenbait elkarte elkarrekin agertu dira gaur -Familien Nazioarteko Eguna , Bilbon, Arartekoaren erakunde adierazpen bat irakurtzeko eta gizarte zibilak familia-politiken arloan dituen kezka nagusiak ikusgarri egiteko. Manuel Lezertua arartekoarekin batera, ekitaldian honako elkarteok hartu dute parte:HIRUKIDE: Euskadiko kide ugariko familien elkarteaMSPE: Hautazko ama ezkongabeen elkartea (guraso bakarreko familiak)FEDEAFES: Gaixo psikikoen senideen elkarteen Euskadiko federazioaFEVAS: Adimen ezintasuna dutenen aldeko elkarteen euskal federazioaKIDETZA: Guraso bananduen euskal federazioaBilbo, 2017ko maiatzaren 15a

FAMILIAREN NAZIOARTEKO EGUNA DELA ETA, ARARTEKOAREN ERAKUNDE ADIERAZPENA

Vitoria-Gasteiz 13/05/2016
2016ko maiatzaren 15a
Igandean familien nazioarteko eguna dela bide, aurten ere Arartekoak botere publiko guztiei eta gizarte osoari gogorarazi nahi die familia pertsona guztien euskarri material eta afektibo nagusia dela; norberaren bizi-garapena sostengatzen eta sendotzen duela; pertsona oso bezala hazarazten gaituela, eta gizartean herritar aktibo eta arduratsu moduan eboluzionarazten digula. Aintzat hartu beharra dago gurasoen hazkuntza eta heziketa lana, baita familien funtsezko betekizun hau ere: haurrak, adin nagusikoak, gaixoak edo mendekotasun egoeran daudenak eta, azken batean, pertsona guztiak zaindu eta haien euskarri material eta emozionala izatea. Aintzatespen horren ondorioz, botere publikoek lagun ...

ESPAINIA ETA HAURREN ESKUBIDEAK BETETZEA

Madrid 26/03/2015
Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena zenbateraino ezartzen den aztertzeko jardunaldia
Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena zenbateraino ezartzen den aztertzeko jardunaldian parte hartu du gaur, Madrilen, Iñigo Lamarca jarduneko arartekoak. Jardunaldi hori Haurren Plataformak antolatu du. Lamarcak, Espainiako herriaren defendatzailearekin batera, eztabaida batean parte hartu du, defentsa-erakundeek eskubide bermatzaile gisa duten eginkizuna hizpide hartuta. Bertan, bere ikuspegia azaldu du familiei buruz eta horiek oraingo gizarte- eta ekonomia-egoeran dituzten behar eta erronkez. Gai hori jada eztabaidatu zen joan den irailean Gasteizen, Arartekoak antolatu zituen Herriaren Defendatzaileen Koordinaziorako XXIX. Jardunaldietan. Jardunaldi honen bidez, Haurren Platafor ...
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad