JARDUERAK

BALIAEZINTASUN HANDIKO EZINTASUN IRAUNKORRA DAGOENEAN, ETXEBIZITZA SAILAK EZ DU KONTUAN HARTUKO PENTSIOAREN OSAGARRI OSOA HILEKO ERRENTA ZEHAZTEKO

Donostia-San Sebastián 12/07/2017

Herritar batek esku hartzeko eskatu zion Arartekoari, izan ere, etxebizitza bat errentan hartuta zeukan, Donostiako Etxegintzak kudeatutakoa, eta ez zegoen ados hileko errenta gehitzearekin. Azaldu zuenez, erreklamazio formala egin zuen, bere ustez ez baitzen zuzena Etxegintzak hileko errenta gehitzeko egin zion kalkulua. Zehazki, adierazi zuen berak jasotzen duen baliaezintasun handiko pentsioak bi kontzeptu dituela: alde batetik, pentsioa bera, eta, bestetik, bere eguneroko zaintzaileari ordaintzeko erabiltzen den berariazko osagarria. Zaintzaileak Gizarte Segurantzan alta hartuta dauka. Bere erreklamazioari emandako erantzunean, Etxegintzak hauxe adierazi zion, hitzez hitz: "Se ha efec ...
El ararteko en la jornada de FEKOOR

FEKOORREN IX. JARDUNALDIAK: "20 URTE IRISGARRITASUNARI BURUZKO EUSKAL LEGEA ONARTU ZENETIK: GIZA ESKUBIDEAK, GIZARTEAREN PARTAIDETZA ETA BIZIKIDETZA"

Bilbo 03/05/2017

Gutxitasun fisikoa edota organikoa duten Bizkaiko pertsonen federazioak (FEKOOR) urteroko jardunaldia egingo du gaur, Bilbon, Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Legea indarrean jarri zenetik igaro diren 20 urteotan gertatutakoa aztertzeko. Arau hori erreferentziazkoa da bizimodua burujabetasun osoz egiteko eta gizartean erabat parte hartzeko, baita ere garraio, inguru, zerbitzu eta instalazio publikoetara eta informazio eta hedabideetara berdintasunean sarbidea izateko. Europako, Estatuko eta bertako araudia gorabehera, oraindik ere bereizkeria eta bazterketa egoera larri-larriak gertatzen dira, arkitektura-oztopoak muga garrantzitsua izaten jarraitzen baitute gizartean parte hartzeko eta auke ...
Edekaren jardunaldia

EZGAITUEN ESKUBIDEEI BURUZKO NAZIO BATUEN HITZARMENA EZARTZEN OTE DEN AZTERTZEKO JARDUNALDIA

Bilbo 29/11/2016

Ezgaituen Euskal Koordinakundeak (EDEKA) jardunaldi bat antolatu du gaur, Bilbon, ezgaituen giza eskubideei buruzko Nazio Batuen Hitzarmenean ezarri ziren helburuak betetzen ari ote diren aztertzeko, hitzarmen horren hamargarren urtemugan. Manuel Lezertua arartekoak bertan parte hartuko du. Ezgaituen eskubideak babesteak beti toki nagusia bete du Arartekoaren jardueran. Arlo horretan, gizartea sentikorrago bihurtzen eta gizarte osoaren nahiz botere publikoen partaidetza sustatzen saiatu da, ezgaituen eta beraiek aitortuta dituzten eskubideak erabat gauzatzearen artean dauden trabak kentzeko ahaleginean. Arartekoaren ustez, oraingo pentsaera eta paradigmak aldatu behar dira gure hiri eta herria ...
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad