JARDUERAK

ARARTEKOAREN ERAKUNDE ADIERAZPENA HOMOFOBIA, TRANSFOBIA ETA BIFOBIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNEAN

Vitoria-Gasteiz 17/05/2017
2017ko maiatzaren 17a
Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, Arartekoak bat egiten du Euskal Herriko, Estatuko eta nazioarteko beste erakunde batzuen aitorpenarekin, eta berriro konpromiso irmoa erakusten du pertsona guztien berdintasunarekin eta duintasunarekin, haien sexu-joera edo genero-identitatea edozein izanda ere. LGTBI pertsonen eskubideak aitortzeari dagokionez, pixkanaka ezin ukatuzko aurrerapenak egin dira gure kultur inguruko herrialdeen orain dela gutxiko historian. Hala ere, munduko 80 herrialdetan oraindik ere kriminalizatuta eta zigor arloan jazarrita daude sexu bereko pertsonen arteko harremanak. Gainera, herrialde horietan, gorrotozko diskurtsoa eta krimenak zi ...
LGTB

ARARTEKOAREN ERAKUNDE ADIERAZPENA, LGBTI-EN HARROTASUN EGUNA OSPATZEN DELA ETA

Vitoria-Gasteiz 27/06/2016
2016ko ekainaren 28a
Arartekoak euskal gizarteari dei egiten dio bihar ekainaren 28a LGBTIen Harrotasun Eguna ospatzeko, egun hori gay, lesbiana, bisexual, transexual eta intersexualen eskubideak aldarrikatzekoa baita. Herri erakundeei eta gizarte osoari eskatzen die LGBTIen eskubideen erabateko onarpena eta berdintasuna gauzatu ditzatela, izan ere, talde horrek mendeak daramatza mundu osoan bereizkeriari iskin egiten, bere sexu-joeragatik eta genero-identitateagatik. Stonewalleko istiluak gertatu zirenetik 47 urte bete direnean, munduko gizarteak oraindik zorra dauka kausa horrekin. Gurea bezalako herrialde batzuetan LGBTI pertsonen eskubideen onarpenak, dudarik gabe, aurrera egin badu ere, oraindik ilun dago ...

OSAKIDETZARI GOMENDATU DIOGU ZENBAIT PRINTZIPIO ETA JARDUNBIDE KONTUAN HAR DITZALA TRANSEXUALAK ARTATZEKO ORDUAN

Vitoria-Gasteiz 19/02/2016

Arartekoak gomendio bat egin dio Osakidetzari, elkarrizketa-bide irekiak ezar ditzan eta zehatz-mehatz erantzun diezaien genero-identitate anitzeko haurren familiek osasun zerbitzuen ikuspegiaz azaldutako kezkei eta egindako informazio eskaerei, eta, orobat, zenbait printzipio eta jardunbide kontuan har ditzan, bai transexualak artatzean, bai euskal legerian arlo honetan aurreikusita dagoen gida klinikoan. Adingabe baten gurasoek egindako kexa zela medio erakunde honetan ireki zen prozeduraren emaitza da gomendio hori. Adingabeari neskaren sexua esleitu zitzaion jaio zenean, baina mutil sentitzen da eta mutil ...
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad