JARDUERAK
Bakartxo Tejeria eta Manuel Lezertua

UDAL GIZARTE ZERBITZUEN EGOERA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN. Egungo egoera eta hobetzeko proposamenak

Vitoria-Gasteiz 14/12/2016
ARARTEKOAREN TXOSTEN BEREZIA
Ez da berria Arartekoak lehen arretarako gizarte zerbitzuei eskaintzen dien ardura. Herritarrei egunero erantzuteko beharrezkoa den ezagutza eta jarraipen-lanaz gain, jada 1999an eta 2010ean bi txosten berezi aurkeztu zizkion Eusko Legebiltzarrari. Orduz geroztik, ordea, aldaketa garrantzitsuak gertatu dira, dudarik gabe, gizartean, politikan eta araudian: · Krisi ekonomikoa sendotu da, pobrezia eta gizarte-bazterketa areagotuz;· Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuari eskualdatu zaio Diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DBE) kudeaketa;· Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzko dekretua onartu da, baita Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa ere. Azken horren b ...

GIZARTE-BAZTERKETAZ ETA PATOLOGIA MENTAL LARRIAZ GOGOETA EGITEKO JARDUNALDIA

Bilbo 26/02/2016

Manuel Lezertua arartekoak Gizarteguneren jardunaldi batean parte hartu du gaur, Bilbon. Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko Sailak antolatu du, honako izenburuarekin: "Gizarte-bazterketa eta patologia mental larria: lankidetza soziosanitarioa ezinbestekoa da". Bere mintzaldian, arartekoak koordinazio soziosanitarioari buruzko printzipioak aipatu ditu, gaixotasun mental larria eta gizarte bazterketa gertatzen direnerako. Arartekoaren ustez, hauxe da gizartean baztertuta dauden gaixo mental larriei ematen zaien arreta soziosanitarioaren ardatz nagusia: tratamenduari herritarren eskubideen eta gizarte-ahultasunaren ikuspegia gehitzea. Hau da, ...
Gizarte-lanaren Munduko Eguna

MARTXOAREN 17A: GIZARTE-LANAREN MUNDUKO EGUNA

Vitoria-Gasteiz 16/03/2015
"Pertsonen duintasuna eta balioa sustatzea"
"Pertsonen duintasuna eta balioa sustatzea" goiburuarekin, gizarte-lanaren munduko eguna ospatuko da bihar. Ospakizun horrekin batera, Arartekoak eta Euskadiko gizarte-laneko profesionalen elkargoetako presidenteek baterako adierazpen bat argitaratu dute eta bertan ondorio hau atera dute: oinarrizko gizarte-zerbitzuak funtsezkoak dira bai pertsonen beharrei erantzuteko, bai ahultasun egoerak antzeman eta haiei heltzeko. Hala ere, alde handia dago Gizarte Zerbitzuen Legeak zerbitzu horiei ematen dien eginkizunaren eta egin ahal izaten ari diren lanaren artean ...
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad