JARDUERAK
URRIAREN 10A: OSASUN MENTALAREN MUNDUKO EGUNA

URRIAREN 10A: OSASUN MENTALAREN MUNDUKO EGUNA

Vitoria-Gasteiz 10/10/2016

Gaur Osasun Mentalaren Munduko Eguna ospatzen da. Ospakizun hori Osasun Mentalaren Munduko Federazioak sustatu du, arazo psikikoak dituzten pertsonen beharrak ikusarazteko. Efemeride hau dela eta, FEDEAFESek (Gaixo Psikikoen Senideen Elkarteen Euskadiko Federazioa) ekitaldi bat burutu du gaur Gasteizen, eta bertan izan dira Manuel Lezertua arartekoa eta herri-administrazioetako beste hainbat ordezkari. Bere mintzaldian, arartekoak bere estimua eta elkartasuna erakutsi nahi izan die buruko osasun-arazoak dituzten pertsonei, haien senideei eta haien eskubideen alde eta haien bizi-kalitatea hobetzeko asmoz egunero lanean dihardutenei. Lezertuak zoriondu eta jendaurrean eskerrak eman dizkie perts ...
Vilniuseko lantegia

ERAKUNDE PSIKIATRIKOAK KONTROLATZEARI BURUZKO NAZIOARTEKO LANTEGIA

Vilnius (Lituania) 23/06/2016

Arartekoak gogotsu parte hartu zuen askatasunik gabeko pertsonen eskubideak bermatzeko erakundeentzat Vilniusen (Lituania) egin den nazioarteko lantegi batean. Ombudsmanaren Nazioarteko Erakundeak antolatuta, lantegi horrek Tortura Prebenitzeko Elkartearen laguntza izan zuen eta 17 herrialdetako defentsa-erakundeetako adituak bildu zituen. Tortura eta Tratu txarraren kontrako Nazio Batuen Hautazko Hitzarmenak diseinatu zituen prebentzio-mekanismoen funtzionamendua erreferentziatzat hartuta, topaketa horrek ikuspu ...

LEGE PSIKIATRIARI BURUZKO JARDUNALDIA-AITA MENNI OSPITALEA

Donostia-San Sebastián 04/06/2015

Julia Hernández jarduneko arartekoa Donostiara joan da gaur, Aita Menni Ospitaleak lege psikiatriari buruz antolatu duen jardunaldira. Ekimen garrantzitsua da hori, bada, gure ustez, osasun arloak eta arlo judizialak nahitaez elkarrekin lan egin behar dute justizia-sistemarekin -alderdi zibil nahiz penaletik begiratuta harremanetan jartzen diren eta arazo psikiatrikoak dituzten pertsonak artatzean, eta, bereziki, gazte-justizian eta espetxeen eremuan. Irakurri gehiago
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad