JARDUERAK
Eusko Legebiltzarrean

ARARTEKOA ETA ACNUR EUSKO LEGEBILTZARRAREN GIZA ESKUBIDE ETA BERDINTASUN BATZORDEAREN AURREAN AGERTU DIRA

Vitoria-Gasteiz 26/04/2017

Manuel Lezertua arartekoa Eusko Legebiltzarraren Giza Eskubide eta Berdintasun Batzordearen aurrean agertuko da, Francesca Friz-Prguda ACNURren Espainiako ordezkariarekin batera, errefuxiatuen krisi humanitarioarekin eta horiek hartu eta babestu beharrarekin zerikusia duten ekimen batzuk azaltzeko. Jakina denez, joan den otsailean, autonomia erkidegoetako herriaren defendatzaileek honako izenburuko adierazpena onartu zuten Gasteizen: "Autonomia erkidegoetako herriaren defendatzaileen baterako adierazpena, errefuxiatuek eta asilo eskatzaileek bizi duten krisi humanitarioaren aurrean". Lezertuak han on ...
Manuel Lezertua eta Francesca Friz-Prguda

ARARTEKOAK BILERA EGIN DU GAUR ACNURREN ESPAINIAKO ORDEZKARIAREKIN

Vitoria-Gasteiz 14/02/2017

Manuel Lezertua arartekoak bilera egin du gaur, Arartekoaren Gasteizko egoitzan, Francesca Friz-Prgudarekin, Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren (ACNUR) ordezkaria baita Espainian. Aurretiaz, arartekoa eta ACNURreko ordezkaria Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentearekin elkartu dira. Lezertuak asilo-sistemaren oraingo egoerari eta arazoei buruzko txostenaren berri eman dio Friz-Prgudari. Txosten hori oinarritzat hartu zen adierazpen hau egiteko: "Autonomia erkidegoetako herriaren defendatzaileen baterako adierazpena, errefuxiatuek eta asilo eskatzaileek bizi duten krisi humanitarioaren aurrean". Friz-Prgudak ararteko ...
Autonomia erkidegoetako herriaren defendatzaileak Gasteizen

AUTONOMIA ERKIDEGOETAKO HERRIAREN DEFENDATZAILEEK MINTZOA GORATU DUTE, EUROPAKO ERREFUXIATUEK BIZI DUTEN KRISI HUMANITARIO LARRIA DELA ETA

Vitoria-Gasteiz 02/02/2017

Autonomia erkidegoetako herriaren defendatzaileek, gaur Gasteizen elkartuta, adierazpen bat egin dute jendaurrean. Bertan, beren atsekabea erakutsi dute, aho batez, Europan asilo eta babes eske dabiltzanek bizi duten krisi humanitario larriagatik, Europar Batasuneko estatu kideetan harrera-prozedurak pittinka-pittinka izapidetzen diren bitartean. Beraien autonomia erkidegoetako gizarte-erakundeek eta biztanle zibilen kopuru handi batek eskatutakoa aintzat hartuz, herriaren defendatzaileek krisi hau kudeatzen esku hartzen duten erakundeetara jo dute, berehala zenbait neurri har daitezen beraien jatorrizko herrialdeetatik ihes egitera behartuta dauden ehunka mila gizon, emakume eta haurren bizi ...
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad