JARDUERAK

KARTZELA KALERA! Topaketak

Bilbo 04/02/2016

Bihar, ostirala, "Kartzela kalera!" izenburuko jardunaldia egingo da Bilboko Bidebarrieta liburutegian, emakumea eta kartzela ardatz nagusi hartuta. Topaketa horretan parte hartuko du Angela Davisek du. Mundu osoko kartzelaren kontrako mugimendu feministan itzal handiena duten pertsonetako bat da bera. Bertan egongo da ere Rafa Sainz de Rozas, Arartekoko espetxeratuen arloko arduraduna. Euskadiko espetxeen errealitateaz, egungo egoeraz eta geroko erronkez hitz egingo du. Sainz de Rozasen ustez, "gure presondegiko biztanleria izugarri hazi da azken bi hamarkadetan, zigor-sistema pixkanaka gogortzearen ondorioz, eta aldi horren azken laurdenean, ekonomia-krisiaren kariaz ez ...
Isabelle Rome eta Manuel Lezertua

JARDUNALDIA: "EMAKUMEAK ESPETXEAN, ZAILTASUN GEHIAGO"

Vitoria-Gasteiz 25/11/2015

Gaur emakumeen kontrako indarkeria deuseztatzeko nazioarteko eguna da. Hori ospatzeko, Arartekoak, Eusko Legebiltzarrarekin elkarlanean, honako izenburuko jardunaldia egin du: "Emakumeak espetxean, zailtasun gehiago". Topaketa horren bidez, jendea sentikorrago bihurtzen lagundu nahi da, oso ezaguna ez den errealitate baten aurrean: hain zuzen, emakume presoen egoera eta espetxealdian dituzten zailtasunak, emakume eta ama diren aldetik; izan ere, leku horietan, emakumeek are baliabide gutxiago izaten dituzte beren egoera ikusgarri egiteko eta benetan ahalduntzeko. Jardunaldia Eusko Legebiltzarrean egin da eta Bakartxo Tejería euskal Ganberako presidenteak eta Manuel Lezertua arartekoak eman dio ...
Manuel Lezertua Batzordean

ARARTEKOAREN AGERRALDIA EUSKO LEGEBILTZARRAREN BATZORDEAN

Vitoria-Gasteiz 16/11/2015

Manu Lezertua arartekoa Eusko Legebiltzarraren Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Herritarren Partaidetzaren Batzordearen aurrean agertu da, Askatasunik gabe dauden pertsonen buruko osasunari emandako arreta soziosanitarioa txosten bereziaren berri emateko. Vitoria-Gasteiz, 2015ko azaroaren 16a
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad