JARDUERAK

ARARTEKOAREN JAKINARAZPENA IRUNGO ALARDEAREN GAINEAN

Irun 29/06/2017

Irungo San Martzial Alardea dela eta, Arartekoak berriro adierazi nahi du usadiozko jai horretan irundar guztientzat esanguratsua eta hunkigarria , giroa gero eta lasaiagoa eta parte-hartzaileagoa dela. Desfileetan ikusten den harmonia eta zehaztasuna antolaketa-ahalegin handiaren eta milaka parte-hartzaile eraginkorren ondorio dira. Bereziki, Arartekoak atseginez ikusten du emakumeek jai horretan parte hartu ahal izateko tokia lortu dutela, berdintasunezko alardean desfilatzen dutela, hala nahi badute, eta dezente arindu dela eskaera horrengatik luzaroan bizi izan den tentsioa. Herritarren eskubideak sustatzeko lana betez, Arartekoak gogorarazi behar du botere publikoek funtsezko zeregina ...

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA DELA ETA, ARARTEKOAREN ERAKUNDE ADIERAZPENA

Vitoria-Gasteiz 07/03/2017
2017ko martxoaren 8a
2017. urtearen hasiera Espainiako azken hamarkadako urterik hilgarriena bihurtu du indarkeria matxistak; feminizidioa, edo emakumeak emakume izate hutsagatik erailtzea, itzal beltz odoltsu bat bezala agertzen da, herritarren askatasun eta bermeen gure sistemaren gainean pausatzen da. Horren aurrean, gizarteak harrituta eta haserre erakusten du bere nahigabea, eta botere publikoek ez daukate ahalmenik gizarteko gaitz hori eraginkortasunez mugatzeko. Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko helburua, martxoaren 8an urtero nazioartean ospatu eta munduko toki guztietan berpiztu nahi dena, zikinduta agertzen da horrela, bere horretan jarraitzen baitu emakumeen kontrako indarkeria krudel eta an ...

ARARTEKOAK BERRIRO GAITZETSI DITU SEXU-ERASOAK

Vitoria-Gasteiz 20/02/2017

Euskadin, joan den asteburuan, beste sexu-eraso bat egin dela adierazi dute hedabideetan. Informazio horren aurrean, Arartekoak irmoki gaitzesten du sexu-osotasunaren kontrako portaera oro, babesa adierazten die halako portaeren biktimei eta onartzen du oso garrantzitsuak direla horrelako gertakariek sortzen duten gizarte-arbuioa bideratzeko ekimenak. Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 20a
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad