JARDUERAK

EUSTAT-EK PROTOKOLO BAT ONARTU DU, ADINEKOEI ERAGOZPENAK GUTXITZEKO BEREN ESTATISTIKA ARLOKO BETEBEHARRAK BETETZEKO ORDUAN

Vitoria-Gasteiz 27/01/2017

Pertsona batek kexa egin zion Arartekoari, adin handiko bere amaren izenean, EUSTAT Euskal Estatistika Erakundeak estatistika-datuak lortzeko moduagatik. Zehazki, Ingurumenari eta Familiei buruzko 2015eko galdesorta egiteko erabili zen prozedura aipatu zuen. Kexagileak zioenez, bere amak 80 urte ditu eta zenbait telefono-dei jaso zituen. Dei horietan, behin eta berriz adierazi zioten datu batzuk eman behar zituela, gutun ziurtatu baten bidez aldez aurretik jakinarazi zioten galdesorta batekin lotutakoak. Bere amak adin handikoa zela esan zienean, "bakarrik bizitzearekin" zerikusia zuten datuak eskatu zizkioten, eta, haren ondorioz, areagotu egin zen bere ezinegona. Kexa azter ...
Arartekoa MERPeko ordezkari batzuekin

ARARTEKOARI SINADURAK ESKURATU DIZKIOTE, KONSTITUZIOAN PENTSIOAK BLINDATZEAREN ALDE

Bilbao 19/01/2017

Manuel Lezertua arartekoak Pentsioei buruzko Erreferendumaren aldeko Estatuko Mahaiko (MERP) ordezkari batzuk hartu ditu gaur goizean, Bilbon. Haiek Konstituzioan pentsioak blindatzearen aldeko sinadurak eman dizkiote. Sinadurak aldi berean entregatu dituzte autonomia erkidegoetako defentsa-erakunde guztietan, eta Estatuko Herriaren Defendatzaileari lehendik eman dizkioten 500. 000tik gora sinadurei gehitzen zaizkie. MERP delakoa plataforma batasunzale bat da, Konstituzioan pentsioak blinda daitezen sortutakoa, berariaz debeka daitezen pentsioen benetako erosahalmena gutxitzen duten neurri guztiak, edo pentsioen sistema publikoa zati batean edo osorik pribatizatzea ahalbidetzen duten ...

AUBIXA FUNDAZIOAREN EKITALDIA: ADINEKOEN ESKUBIDEAK ETA ESKUBIDE HORIEK BALIATZEA

Donostia-San Sebastián 12/01/2017

Adinekoen eskubideak hizpide hartuta, Aubixa fundazioak antolatu duen mahai-inguru batean parte hartuko du gaur arratsaldean, Donostian, Manuel Lezertua arartekoak. Adinekoen taldea heterogeneoa da eta oso arazo eta interes desberdinak ditu. Mahai-inguruan ere egongo dira Galiziako Valedora do Pobo eta Catalunyako Síndic de Greugres. Bere mintzaldian, arartekoak hainbat aldiz aipatuko du Europar Batasunaren oinarrizko eskubideen Gutuna. Adierazpen horrek berariazko kapitulu bat eskaintzen die adinekoen eskubideei. Artikulu horretan aitortzen eta errespetatzen da adinekoek bizimodu duin eta independentea egiteko duten eskubidea, baita bizitza sozial eta kulturalean parte hartz ...
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad