JARDUERAK

Herri-kontsulta, EBren Kontseiluaren gardentasunaz

10/10/2017

Emily O'Reilly Europako Herriaren Defendatzaileak, herri-kontsulta baten bitartez, gai honi buruzko iritzia eskatu die jendeari oro har, gizarte zibilari, parlamentu nazionalei eta beste batzuei: Europako Kontseiluak nola egin lezakeen gardenago bere legegintza-lana. Iritziak jasotzeko azken eguna 2017ko abenduaren 1a da. Iturria: European Ombudsman

NBEren arauak, enpresetan LGBTI taldea diskriminatzearen kontra borrokatzeko

02/10/2017

Giza Eskubideen aldeko NBEren goi-komisarioakportaera-arau batzuk egin ditu mundu osoko enpresentzako, LGBTI taldeko langile, hornitzaile eta bezeroak nola tratatu jakiteko. "Arau horiek enpresei eta giza eskubideei buruzko printzipio gidarietan oinarrituta daude eta Giza Eskubideen Kontseiluak 2011n onartu zituen". Iturria: Nazio Batuak

NBEren Ekintza Globalerako Plana Gizakien Salerosketaren kontra

02/10/2017

Batzar Nagusiak Gizakien Salerosketaren kontrako NBEren Ekintza Globalerako Planari buruz egindako bileran, Nazio Batuek adierazpen politiko berri bat onartu dute plan hori ezartzearen gainean. Bertan adierazten denez, "borondate politiko irmoa dago erabaki hitzartu eta erabakigarriak hartzeko, krimen lazgarri horri amaiera eman dakion, edonon gertatzen dela ere". Iturria: Nazio Batuak
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad