JARDUERAK

Haur guztientzat eskubide guztiak

20/11/2019

1989ko azaroaren 20an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak haurren eskubideen Konbentzioa hartu zuen. Bada, lorpen hori munduan adostasunik zabalena duen hitzarmena bilakatu da. Argitalpen honek Konbentzioaren 30. urteurrena gogoratu nahi du. Iturria: Nazio Batuak Dokumenturako sarbidea (ingelesez)

Auzitegi Gorenak deuseztatu du Atutxa, Knörr eta Bilbao desobedientziagatik kondenatu zituen epaia, GEEAren epaitzaren ostean

31/10/2019

Auzitegi Gorenaren bigarren salak deuseztatu egin du Legebiltzarreko lehendakari izan zen Juan María Atutxa, eta Mahaiko kide izan ziren Gorka Knörr eta Kontxi Bilbao desobedientzia delituagatik kondenatu zituen epaia, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epai batek bidezko prozesua edukitzeko eskubidea urratu zitzaiela adierazi ostean Iturria: Iustel