JARDUERAK

"I have rights" kartelaren bidez, haurren eskubideak sustatu nahi dira, eta haurrak indarkeriatik babestu

16/02/2017

Bereziki 18 urtetik beherakoentzat da, adingabeek gehiago jakin nahi baitute eskubide horietaz, baita ere beraiek eskubide horiek baliatu ahal izateko gobernuek egin behar dituzten urratsez. Posterra A2 tamainakoa da eta kontzeptu gutxi batzuetan azaltzen ditu adingabeen eskubideak. Eskoletan, gizarte eta kultura etxeetan, parlamentuetan, egoitza erakundeetan eta abar erabil daiteke, gazteei eta helduei haurren eskubideak gogorarazteko. Iturria: Europako Kontseiluaren liburutegia Agirian sartzeko

Europar Parlamentuko estatu kideek Europaren babes zabala eskatu dute irregulartasun fiskalak salatzen dituztenentzat

15/02/2017

"Programa horrek bere baitan hartu beharko lituzke konpainiek, erakunde publikoek eta irabazi asmorik gabeko erakundeek salatzaileak babesteko mekanismoak". Horixe dio loteslea ez den ebazpen horren testuak, zeinak aldeko 607 boto jaso zituen, kontrako 16 eta 70 abstentzio. Orobat, Estatu kideek eskatu dute Europako kidego independente bat ezar dadila, Estatu kideetan bulegoak izango dituena, EBko finantzen interesekin zerikusia duten "balizko irregulartasunei buruzko informazioa zabaltzeko kanalak erabiltzen" laguntzeko salatzaileei. Iturria: Europako Parlamentua Irakurri gehiago
Manuel Lezertua eta Francesca Friz-Prguda

ARARTEKOAK BILERA EGIN DU GAUR ACNURREN ESPAINIAKO ORDEZKARIAREKIN

Vitoria-Gasteiz 14/02/2017

Manuel Lezertua arartekoak bilera egin du gaur, Arartekoaren Gasteizko egoitzan, Francesca Friz-Prgudarekin, Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren (ACNUR) ordezkaria baita Espainian. Aurretiaz, arartekoa eta ACNURreko ordezkaria Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentearekin elkartu dira. Lezertuak asilo-sistemaren oraingo egoerari eta arazoei buruzko txostenaren berri eman dio Friz-Prgudari. Txosten hori oinarritzat hartu zen adierazpen hau egiteko: "Autonomia erkidegoetako herriaren defendatzaileen baterako adierazpena, errefuxiatuek eta asilo eskatzaileek bizi duten krisi humanitarioaren aurrean". Friz ...
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad