|
2019. URTEKO EBAZPENAK ETA GOMENDIOAK
|
Data |
Arartekoaren ebazpena |
Zehazt. |
Testua |
|
29/01/2019
|
Horren bidez,
Gipuzkoako Foru Aldundiari gomendatzen zaio behar diren jarduketak egin ditzala
Gipuzkoara heltzen diren eta familiarik gabe dauden adingabe atzerritarrei harrera
egokia emateko.
|
|
|
25/01/2019
|
Horren bidez, amaiera ematen zaio Osakidetzako 2016-2017ko LEParen inguruko ofiziozko jarduerari
|
|
|
10/01/2019
|
Horren bitartez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari iradokitzen zaio berrazter dezala diru-sarrerak bermatzeko errentaren eskaera bat ukatu izana. Izan ere, erakunde honen ustez, Gizarteratzeko eta Diru-Sarrerak Bermatzeko Legearen arabera, irabazi-asmorik gabeko gizarte-erakunde baten gizarteratzeko programa batean parte har dezake interesdunak.
|
|
|
10/01/2019
|
Horren bidez, "Etxebide" Etxebizitza Babestuaren Eskaeren Erregistroan egin zen inskripzio baten antzinatasuna berrikusteko gomendatu zaio Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari.
|
|
|
09/01/2019
|
Horren bitartez, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari iradokitzen zaio berriz azter dezala merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritzako Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa programari lagatako etxebizitza bati eragindako kalteei buruzko erreklamazioaren inguruko jarduketa.
|
|
|
|
2018. URTEKO EBAZPENAK ETA GOMENDIOAK
|
Data |
Arartekoaren ebazpena |
Zehazt. |
Testua |
|
20/12/2018
|
Horren bidez, udaltzain baten jardunaren inguruko kexari erakunde honen gomendioekin bat tratamendua ematea eta, bide batez, kexagileari jarri zitzaion zehapena ikuskatzea eskatzen zaio Gasteizko Udalari. Udaltzainak salatu zuen bere jardunean trafikoaren araudia arau-hausteagatik.
|
|
|
19/12/2018
|
Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio berriz azter dezala diru-sarrerak bermatzeko errentari eta etxebizitzarako prestazio osagarriari dagozkion zenbateko batzuk, bidegabe jasotakoak, itzultzeko ebazpena.
|
|
|
17/12/2018
|
Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari iradokitzen zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria aldi batez etetea erabaki duen ebazpena berrikus dezala, zalantza objektiboak baitaude titularren konkurrentziaren inguruan.
|
|
|
14/12/2018
|
Horren
bidez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari iradoki diogu enpleguan borondatez
baja emateko arrazoi justifikatuak daudelako diru-sarrerak bermatzeko errenta
azkentzearen ebazpena ikuskatzea.
|
|
|
13/12/2018
|
Horren bidez, Donostiako Udalari gomendatzen zaio obra lizentzia bat ukatzearen aurka aurkeztutako errekurtsoa berariaz ebatz dezala.
|
|
|
|