ZIZURKILGO UDALAK BALIORIK GABE UTZI DU ETXEKO HONDAKINAK BILTZEKO ZERBITZUAREN ERABILTZAILE BATI JARRITAKO ISUNA


Horixe gomendatu zion Arartekoak, uste baitzuen herritarrari ez zitzaiola behar bezala jakinarazi zabor-poltsa hondakinak bereizi gabe botatzeagatik jarri zioten isuna.
Vitoria-Gasteiz

Herritarrak Zizurkilgo Udaleko Alkatetzaren ebazpen bat jaso zuen. Bertan jakinarazi zioten 90 euroko isuna jarri ziotela, zabor-poltsa kalean uzteagatik, hondakin desberdinak bereizi gabe eta udalerrian zaborrak biltzeko ezarritako sistema erabili gabe, izan ere, hondakinen artean, kexagilearen izenean zegoen erosketa-txartel bat aurkitu zuten.

Kexagileak errekurtsoa jarri zuen eta udalak ezetsi egin zuen. Errekurtso hartan adierazi zuenez, ebazpena eman aurretik ez zuen jakinarazpenik jaso, eta horrek y babesgabetasuna sortu zion. Gainera, udalak ez omen zituen behar bezala egiaztatu leporatzen zizkion egintzak.

Kasu honetako agiri guztiak aztertu ondoren, ikusten da erabateko froga-balioa ematen zaion Udaltzaingoaren aktan hauxe bakarrik agertzen zela: zabor-poltsa ireki baten argazkia, kale jakin batean, merkataritza-txartel batekin. Dirudienez, txartel hartan kexagilearen izena agertzen zen, baina ez zuten identifikatu lege-haustearen egilea, udaltzainek ez baitzuten gertatutakoa zuzenean ikusi.

Horrez gain, udalak espedientean idatziz jaso zuen kexagileak ez zuela jaso jakinarazpena, bi aldiz saiatu baziren ere. Behin egoera hori egiaztatuta, udalak zigortzeko espediente bat hasiko zuela jakinarazi behar zuen, Estatuko Aldizkari Ofizialean iragarki bat argitaratuz, baina ez zuen halakorik egin.

Horregatik, Arartekoak udalari gomendatu zion baliorik gabe utz zezala isuna, ez baitzen behar bezala jakinarazi.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 28a

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Arartekoaren ebazpenak
Arartekoaren 2020R-1353-18 Ebazpena, 2020ko urtarrilaren 13koa. Horren bidez,
Zizurkilgo Udalari gomendatzen zaio ondoriorik gabe utz dezala etxeko hondakinak
biltzeko zerbitzuaren erabiltzaile bati jarritako zigorra. Arartekoaren 2020R-1353-18 Ebazpena, 2020ko urtarrilaren 13koa. Horren bidez, Zizurkilgo Udalari gomendatzen zaio ondoriorik gabe utz dezala etxeko hondakinak biltzeko zerbitzuaren erabiltzaile bati jarritako zigorra.
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad