TERRORISMOAREN BIKTIMEN EUROPAKO EGUNA DELA ETA DEITU DIREN EKITALDIETAN PARTE HARTU DU ARARTEKOAK



Vitoria-Gasteiz

Eusko Jaurlaritzak Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan deitutako elkarretaratzean parte hartu dute gaur Manuel Lezertua arartekoak eta bere lantaldeko kide batzuek, talde terroristen biktimenganako elkartasuna eta aitortza erakusteko.

Lau orduko elkarretaratzea izan da, 9:00ak eta 13:00ak bitartean, etenik gabe. Tarte horretan, erakundeetako eta gizarteko ordezkariak elkarretaratzearen buruan txandakatuz joan dira, hamabost minutuko txandetan.

Topaketa horrek bi helburu ditu: bata, terrorismoaren biktima guztiak gogoratzea eta haiei euskal gizartearen aitortza eta elkartasuna adieraztea; eta, bestea, biktimen eta gizartearen arteko batasuna sustatzea.

Deialdi hori Terrorismoaren Biktimen Europako Egunaren ospakizunaren barruan kokatzen da, zeina martxoaren 11n ospatzen baita. Aurten, larunbata denez gero, Europako erakunde askok egun bat aurreratzea erabaki dute.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 10a

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad