PREBENTZIO-MEKANISMO NAZIONALEI BURUZKO MINTEGI BATEAN PARTE HARTZEN ARI DA ARARTEKOA



Kopenhague

Arartekoaren bulegoa nazioarteko mintegi batean parte hartzen ari da egunotan, Kopenhagen. Mintegi hori espetxeratuen eskubideak bermatzeko erakundeentzat da eta Ombudsmanaren Nazioarteko Institutuak antolatu du, Tortura Prebenitzeko Elkartearen laguntzarekin. Topaketa horretan 27 herrialdetako defentsa-erakundeetako adituak bildu dira eta Rafael Sainz de Rozas jarduten ari da Arartekoaren ordezkari, justizia eta espetxeratuen arloetako arduraduna baita.

Nazio Batuen Tortura eta Tratu Txarren kontrako Hitzarmeneko Aukerako Protokoloan diseinatu ziren prebentzio-mekanismoen funtzionamendua erreferentzia-esparrutzat hartuta, topaketa horrek ikuspegi praktikoa du batez ere, parte-hartzaile adituek errazago adieraz diezazkioten elkarri beraien esperientziak, ezagupenak eta beharrezko trebetasunak, botere publikoei egiten dizkieten gomendioen bitartez eraginkortasun handiagoa lortzeko, espetxeratuen eskubideak eta bermeak betetzeari dagokionez.

Gainera, horretarako, elkarlanean ari dira Tortura eta Tratu Txarrak Prebenitzeko Nazio Batuen Azpibatzordeko aditu ospetsuekin. Horrela, egun hauetan, jarduera egokiak partekatzen dituzte, nazioarteko araudia aztertzen dute eta mundu osoko atxiloketa-zentroak kontrolatzen daukaten eskarmentua eskaintzen dute.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 8a

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad