PERTSONEN ESKUBIDEAK BIZITZAREN BUKAERAN


Pertsonen eskubideak bizitzaren bukaeran
Arartekoak argitara eman ditu 2019ko uztailean egin ziren XXXVIII. Uda Ikastaroetako ponentziak eta materialak
Vitoria-Gasteiz

Argitalpen horretan bildu dira Arartekoak, "Arinduz" Euskadiko Zainketa Aringarrien Elkartearekin elkarlanean, joan den uztailean Donostiako Miramar jauregian antolatu zuen ikastaroko ponentziak.

Ikastaro horren bidez, gizartean eta medikuntzan jarrera baikorra sustatu nahi da, gaixotasun aurreratua eta terminala duten pertsonak artatu eta zaintzeari dagokionez. Giza duintasunean eta arreta profesionalean oinarritutako ikuspegitik begiratuta, gaitzaren bilakaera naturala errespetatu nahi da, horretan lagundu, eta gaixoa zaintzearen alderdi espiritualak eta emozionalak aintzat hartu.

Ikastaroan aztergai izan ziren pertsonek bizitzaren amaieran aurrez aurre izan ditzaketen egoerak eta horietan jaso beharreko arreta, erabakiak hartzeko prozesua barne, alderdi guztietan: legedia, alderdi medikoa, baimen informatua, tratamendu aringarriak, senideei laguntzea, etab.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 25a

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Uda ikastaroak
Pertsonen eskubideak bizitzaren bukaeran Pertsonen eskubideak bizitzaren bukaeran
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad