OMBUDSMANAREN IBEROAMERIKAKO FEDERAZIOAREN XXIV. KONGRESUA ETA BILTZAR NAGUSIA



Genero-indarkeria eta berdintasuna

Río de Janeiro

Julia Hernandezek, arartekoaren ondokoak, Ombudsmanaren Iberoamerikako Federazioaren (OIF) topaketa honetan parte hartu du, eta Emakumeen Defentsa Erakundeen Sarearen koordinatzaile nagusi izendatu dute.

Emakumeen Defentsa Erakundeen Sarea -OIFen mendeko organoa da- esperientziak trukatzeko gunea da, eta Latinoamerikako milioika emakumeri eragiten dieten bazterketa-faktoreak ezabatzeko proposamenak egiten dira han.

Aurten, genero-indarkeria eta berdintasuna jorratu dira topaketa horretan, eta parte-hartzaileek oharrarazi dute aurrerapen handia egin dela gizonen eta emakumeen berdintasunaren arloan, baina oraindik bide luzea egin beharra dagoela berdintasun erreala eta eraginkorra lortzeko.

Argi dago desparekotasun horren adierazpenik garrantzitsuenetako bat da genero-indarkeria dela, eta ez soilik ingurune afektiboan egiten dena, baizik eta emakumeen aurka emakumeak izate hutsagatik egiten den edozein motatako indarkeria.

OIFen Emakumeen Defentsa Erakundeen Sareko kideek adierazpen instituzionala egin dute, eta azpimarratu dute, genero-indarkeriaren biktima diren emakume askok salaketa jartzen ez dutenez, prebentzioa eta sentsibilizazioa landu eta eskubideak sustatu eta babes integraleko sistemak sortu beharra dagoela, isiltasunaren kultura deuseztatzeko.


Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 29a

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Río de Janeiro Erakunde adierazpena Río de Janeiro Erakunde adierazpena
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad