HERRIAREN DEFENDATZAILEEN XXXII. JARDUNALDIAK


Informazio publikoa jasotzeko eta gardentasunerako eskubidea


Santiago de Compostela

Manuel Lezertua arartekoa, erakundeko ordezkari batzuekin batera, Herriaren Defendatzaileen XXXII. Jardunaldietan parte hartu du egunotan, Compostelako Santiagon.

Defentsa-erakundeetako zenbait ordezkarik eta beste aditu batzuek gaiok aztertu dituzte, besteak beste: gardentasunaren garrantzia eskubideak baliatzeko orduan, baita defendatzaileek arlo horretan duten eginkizun nagusia.

Topaketari atzo ekin zitzaion, hasiera-hitzaldi honen bidez: "2.0 gardentasuna: betetzetik zaletasunera". Javier Amorós Dordak eman zuen, Gardentasun eta Gobernu Onaren zuzendariorde nagusia baita.

Gero lan-mahai bat egin zen, Manuel Lezertua arartekoak moderatua, gai honen inguruan: "Gardentasuna demokraziaren eta eskubideak gauzatzearen oinarrizko elementu gisa". Eztabaida horretan esku hartu zuten Francisco Fernández Marugánek (Espainiako jarduneko herriaren defendatzailea), Kataluniako Síndic de Greugeseko ordezkari bat, Manuel Medinak (Andaluziako Gardentasunaren eta Datuak Babesteko Kontseiluko zuzendaria) eta Carlos Totorikak (Ermuko alkatea).

Gaur ezagutarazi diete bertaratutakoei defentsa-erakunde guztiek zer-nolako ondorioak atera dituzten gardentasunaz eta informazio publikoa jasotzeko eskubidea.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 4a

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Jornadas de Coordinación
Jardunaldietako ondorioak 2017 Jardunaldietako ondorioak 2017
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad