HAURREN ETA NERABEEN ESKUBIDEEI BURUZKO HITZARMENAREN URTEURRENA


Azaroak 20

"ÚLTIMO TREN A TREBLINKA" ANTZERKI-LANA ANTZEZTU DA
Bilbo

Arartekoak, Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak elkarrekin ospatu dute haurren eta nerabeen eskubideei buruzko Hitzarmenaren urteurrena. Horretarako, "Último tren a Treblinka" antzerki-lana antzeztu da, haurren bizitza duintzeko borroka aldarrikatzen duen istorioa baita.

Lan horrek 1942ko abuztura eraman gaitu, Varsoviako umezurztegi batera. Bertan 200 ume judu bizi dira, "haur errepublika" moduko batean, beraien arauekin, Janusz Kòrczak mediku eta pedagogoaren zuzendaritzapean.

"Último tren a Treblinka" lanean, ikus-entzule batzuk arriskuan zeuden 200 ume horietako bat bezala sentitu ahal izan dira. Eszenatokia partekatuz, bertaratu direnek zuzen-zuzenean bizi izan dituzte beren ohe-ohatzeetatik beren eguneroko bizimodu berezia, barne-antolaketa, beldurrak eta pozak, eta nola eratu zuten beren Konstituzioa eta Zigor Kodea. Orobat, aurrez aurre ikusi dute noiz esan zitzaien umezurztegitik atera eta Treblinkako kontzentrazio-esparruan eraikitako gas-ganberetara eramango zituen trena hartu behar zutela. Han, naziek ordurako milaka lagun sarraskitu zituzten.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 20a

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad