HAURREN DEFENTSA-ERAKUNDEEN EUROPAKO SAREAREN URTEKO BILERAN PARTE HARTZEN ARI DA ARARTEKOA


Haur eta nerabeen eskubideak eremu digitalean


Belfast

Hainbat defentsa-erakunderen ordezkariak Haurren Defentsa-erakundeen Europako Sarearen (ENOC) bilera batean parte hartzen ari dira egunotan, Belfasten. Sare horretako kide da Arartekoaren Haur eta Nerabeentzako Bulegoa.

Edizio honetan, hauxe da eztabaida-gaia, urte osoan landu dutena: "Haur eta nerabeen eskubideak eremu digitalean".

Topaketa bihar ostirala bukatuko da, sare horren urteko bilera eginez. Foro horretan onartuko dira, aurrekontuen gaineko ohiko agiriez gain, datorren ekitaldirako lan-plana eta Europan haurrek eremu digitalean dituzten eskubideen errealitateari buruzko diagnostiko partekatua.

Gainera, erakunde-adierazpen bat sinatuko dute. Bertan, eskubide horiek sustatu eta babesteko ekintzak abiaraz ditzatela eskatuko diete Europako eta Europako erkidegoko erakundeei, estatuetako administrazioei eta, gure kasuan, autonomia erkidegoetakoei.

Haurren defentsa-erakundeetako ordezkariek ENOCen egindako lan guztiak ekarpen kualifikatua du, neska-mutilen zuzeneko ahotsa baita: ENYA (European Network of Young Advisors) deritzan proiektua, defentsa-erakunde bakoitzeko haur eta nerabeen partaidetza-kontseiluak bere baitan hartzen dituena. Proiektu horrek bermatzen du haurren iritzia aintzat hartuko dela erakunde eta sare gisa eskatzen denaren barruan. ENYAko ordezkariak ere joan dira Belfastera, eta parte hartzen ari diren nerabeen artean, Arartekoaren Haur eta Nerabeen Kontseiluko ordezkari bat dago.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 26a

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad