Giza eskubideen adierazleak: neurtzeko eta aplikatzeko gidaliburua


Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Mandatariaren Bulegoak (ACNUDH) honako lan hau eman du argitara: Giza eskubideen adierazleak: neurtzeko eta aplikatzeko gidaliburua. Argitalpen horren bidez, adierazle kuantitatibo eta kualitatiboak garatzen lagundu nahi du, giza eskubideen arloan nazioarteko arauak eta printzipioak eratzen zer aurrerapen egin den neurtzeko.

Giza eskubideen arloko mekanismo nazional eta nazioartekoek giza eskubideen hainbat adierazle gomendatu dituzte, eta gobernuko nahiz gobernuz kanpoko gero eta eragile gehiagok erabiltzen dituzte. Gidaliburuan adierazle horietarako esparru kontzeptual eta metodologikoa azaltzen da. Giza eskubide batzuetarako definitu diren adierazleen adibideak ematen dira, guztiak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaletik eratorritakoak, baita ere giza eskubideak maila orotan gauzatzen laguntzeko tresna praktikoak eta adibideak.

Ingelesez edo gaztelaniaz kopia bat deskargatu nahi baduzu (9.4MB), egin klik hemen.

Iturria: Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Mandatariaren Bulegoa

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad