GIZARTERATZEAREN ALDEKO II. TOPAKETA



Vitoria-Gasteiz

Iaz abiarazitako ekimenari jarraipena emanez, Arartekoak eta ARASKI AES Saskibaloi Kirol Elkarteak Gizarteratzearen aldeko II. Topaketa antolatu dute datorren larunbaterako -ekainak 16 .

Topaketa horretan 120tik gora emakumek hartuko dute parte -jokalari zein entrenatzaile izan , eta bertan izango da Julia Hernández arartekoaren ondokoa. Aniztasuna aberastasun bihurtzea da helburu, emakumezkoen saskibaloia horretarako tresnatzat erabiliz.

ARASKI AES emakumezkoen elkartea 2010an sortu zen, saskibaloiaren inguruan emakumeak trebatu eta sustatzeko proiektu bat garatzeko asmoz. Proiektu horretan, kirol jarduera bera baino esparru zabalagoan kokatzen diren helburuak lortu nahi dira; izan ere, emakumeak hezi nahi dira, ez bakarrik kirolarekin eta fisikoarekin zerikusia duten arloetan, baizik eta baita ere norberaren garapena bultzatuz, kirol-hezkuntza osoaren ikuspegitik. Horren baitan sartzen dira emakumeak ahalduntzearekin, lidergoarekin eta erabakiak hartzearekin, erreferenteak sortzearekin, emakumeak eta gizonak kirolean berdin tratatzearekin lotutako balioak.

Gizarteratzearen aldeko II. Topaketa hori jai eguna izango da, saskibaloiz eta giro onez betea, eta hainbat partida ikusi ahal izango dira. Partida horietan parte hartuko dute Araskiren harrobiko adin guztietako jokalarien taldeek, entrenatzaileek arbela alde batera utzita zelaira aterako baitira eta senideek, beren alabarekin/ilobarekin/ahizparekin eta abarrekin jaurtiketa-lehiaketa dibertigarri batean esku hartuko dute eta.

Ekitaldi hori ekainaren 16an izango da -larunbata , Duranako Sologana kiroldegian, 10:00etatik 18:45era. Amaieran, sariak banatuko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 13a

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad