GIZA ESKUBIDEEN ERRONKA EUROPAN.POPULISMOA? ESKUBIDEEN ATZERAKADA ETA OMBUDSMANEN EGINKIZUNA



Barcelona

Europako herriaren defendatzaileak Bartzelonan elkartu dira gai hau eztabaidatzeko: ombudsmanek zer eginkizun bete beharko lukete Europako populismoari eta giza eskubideen atzerakadari aurre egiteko?

Topaketa horretan parte hartzen ari dira, Manuel Lezertua arartekoarekin batera, Europar Batasuneko herriaren defendatzaileak, Peter Tyndall IOIko presidente eta Irlandako ombudsmana, Nils Muiznieks Europako Kontseiluaren giza eskubideen arloko komisarioa eta Europako 26 herrialdetako sindikoak.

Jardunaldi horien bigarren edizioa da aurtengoa, eta gai hau dute hizpide: populismo politikoa eta horrek giza eskubideetan duen eragina; legeria, politika publikoak eta giza eskubideen atzerakada; eskubide horiei eusteko erronka migrazio krisietan; eta ombudsmanen jarduera egokiak egoera horien aurrean.

Antolatzaileek diotenez, "nazioarteko egoera" ikusita, "ombudsman erakundea eztabaidan jartzen ari da"; jardunaldi horien bitartez, honelako galderei erantzun nahi zaie: herriaren defendatzaileek "administrazio jarduera egokiak zaindu behar dituzte, besterik gabe, edo giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak bermatu behar dituzte?".

Manuel Lezertua arartekoak mahai-inguru honetan parte hartu du gaur: Eskubideen atzerakada larrialdi egoeretan eta migrazio krisietan: ombudsmanen kontrol tresnak.

Orain dela gutxi, Gasteizen bilduta, autonomia erkidegoetako herriaren defendatzaileek egin zuten baterako adierazpenaren berri eman du arartekoak bere mintzaldian. Bertan, Europako, Estatuko eta autonomia erkidegoetako agintariei eskatu zieten bete ditzatela beren betebehar eta konpromisoak asilo eskatzaileak birkokatu eta birlekukotzearen arloan, eta beharrezko lankidetza-neurriak har ditzatela oraingo egoera onartezina bukarazteko. Orobat, egindako proposamenen gainean agintariek eman dituzten erantzun batzuk azaldu ditu arartekoak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 4a

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Actividades
Arartekoaren interbentzioa 4-4-2017 Arartekoaren interbentzioa 4-4-2017
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad