GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK BEREIZI EGINGO DITU PROZEDURAK, A-15 ETA N-1 ERREPIDEEN ZATI BATZUK ERABILTZEAGATIKO KANONA EZ ORDAINTZEAGATIK SALAKAETAK JARTZEN DIRENEAN


Aldundiak Arartekoaren gomendioa onartu du, izan ere, Espainiako Garraio Elkarteen Federazioak egin zuen kexa aztertu ondoren, erakunde honek iritzi zion bereiz hasi eta izapidetu behar direla premiamendu prozedura eta zigortzeko prozedura.
Vitoria-Gasteiz

Espainiako Garraio Elkarteen Federazioak, Espainiako garraiolari autonomoen eta errepideko garraio-enpresa txiki eta ertainen erakunde ordezkaria den aldetik, kexa egin zion Arartekoari, ez baitzegoen ados N-1 errepideko bidesarien sistema adimendunari buruz (AT) informazioa emateko, zor den kanona kobratzeko eta zigortzeko erabiltzen diren prozedurekin.

Federazio horrek azaldu zuenez, BIDEGI gutun ugari bidaltzen ari zen posta arruntez, eta, haietan, garraiolariei jakinarazten zien ustez ez zutela ordaintzen beraien kamioiarekin bertatik igarotzen zirenean. Gutun hartan ez zen inolako daturik ematen ibilgailua errepide horretan ibili ote zen egiaztatzeko (ez datarik, ez ordurik, ez bidesari-arkuperik, ez erreklamatu beharreko zenbatekorik); horrela, ustez ordaindu ez den bidesariari buruzko datuak lortu ahal izateko, garraiolariek BIDEGIren web gunean erregistratu behar dute eta beren datu pertsonalak nahiz banku-txartelekoak eman, nahiz eta garraiolariak ordaintzeko modu bati jadanik lotuta dagoen ""Vía T" gailuaren titularrak izan.

Federazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak gai horietaz emandako agiriak aztertu ostean, Arartekoak iritzi zion bereiz hasi eta izapidetu behar direla premiamendu prozedura eta zigortzeko prozedura.

Halaxe gomendatu zion Bide Azpiegituretako Sailari, eta hark Arartekoari jakinarazi dio jada beharrezko doikuntzak abiarazteko lanean ari dela espedienteak kudeatzeko informatika-programetan, prozedura horiek bereiz izapidetu ahal izateko.

Arartekoak eskertzen du Gipuzkoako Foru Aldundiaren harmena, eta oso ontzat jotzen du haren erantzuna.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 29a

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Arartekoaren ebazpenak
Arartekoaren 2019R-1293-18 Ebazpena, 2019ko irailaren 23koa. Horren bidez,
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bide Azpiegituren departamentuari gomendatzen zaio
gaitasun handiko A-15 eta N-1 errepideen zenbait zati erabiltzearen kanona ez
ordaintzeagatik jarritako salaketetan jarraitzen diren prozedurak bereiztea. Arartekoaren 2019R-1293-18 Ebazpena, 2019ko irailaren 23koa. Horren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bide Azpiegituren departamentuari gomendatzen zaio gaitasun handiko A-15 eta N-1 errepideen zenbait zati erabiltzearen kanona ez ordaintzeagatik jarritako salaketetan jarraitzen diren prozedurak bereiztea.
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad