EUSKO JAURLARITZAK ZIGOR-PROZEDURAK HOBETUKO DITU OSASUN ARLOKO ARAUDI-URRATZEAK EGON DAITEZKEEN KASUETAN


Horrela, euskal gobernuaren Osasun Sailak baiezko erantzuna eman dio Arartekoak egindako gomendio bati


Vitoria-Gasteiz

Osasun Sailak Arartekoari oraintsu jakinarazi dionez, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak bermatu egin ditu herritar baten eskaerari erantzunez erakunde honek eman zuen ebazpen batean ateratako ondorioak.

Herritar batek zalantzan jarri zituen Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak emandako informazioa eta sorospena gastroenteritis akutuaren agerraldi baten aurrean. Gaitz hori edateko ura kutsatutako industri urarekin elkartzean sortu zen, berak lan egiten zuen ekoizpen-enpresa batean.

Arartekoaren ebazpenean ondorioztatu zen Osasun Sailak jakinarazi zizkiola kexagileari lantegi horretan gizakien kontsumorako urak kutsatu zirenean egin ziren administrazio-jarduera guztiak.

Edonola ere, Arartekoak Osasun Sailari gogorarazi zionez, oso garrantzitsua da organo ikuskatzaileak, osasun-araudia betetzeko orduan legez kontrako zerbait egon litekeela erabakitzen duenean, organo eskudunari arau-urratzearen aktak bidaltzea, zigor-espedientea hastea bidezkoa den ala ez erabakitzeko.

Arartekoak oso ontzat jo du sail horren jarrera, eta bukatutzat eman du bere jarduera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 11

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad