EUSKAL ADMINISTRAZIOEK 14 URTE BAINO GAZTEAGOAK DIREN ADIN TXIKIKO LEGE-HAUSLEEI EMANDAKO ARRETA HOBETZEKO GOGOETAK



Vitoria-Gasteiz

2015ean eta 2016an zehar, Arartekoak administrazio eskudun batzuei galdetu die zer-nolako arreta ematen zaien 14 urtetik beherako adingabe arau-hausleei, baldin eta Fiskaltzak, urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoan ezarritakoari jarraiki, "babesteko erakunde publikora" bidaltzen baditu. Esku-hartzeak iraun duen bitartean, Arartekoak hainbat eragileri eskatu die informazioa, hori baloratzeko proposamenak aurreratu dira eta kontrastatzeko bilerak egin dira.

Agiri hau ikerketa-prozesuaren emaitza da. Honen bidez, jasotako informazioa eta iritziak bildu eta partekatu nahi dira, hobeto jakin dadin agintariak zer prozedura erabiltzen ari diren adingabe horiekin Euskadin (hiru lurralde historikoetako bakoitzean ñabardura ezberdinekin), eta ikusgarriago egin daitezen horien ahulgune nagusiak.

Proposamenei dagokienez, bai Arartekoak hasieran egindakoak, bai beste eragile batzuenak, beste zenbaitek egokitzat jota egin dituzten balorazioekin batera azaldu dira.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 15a

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Euskal administrazioek 14 urte baino gazteagoak diren adin txikiko legehausleei emandako arreta hobetzeko gogoetak Euskal administrazioek 14 urte baino gazteagoak diren adin txikiko legehausleei emandako arreta hobetzeko gogoetak
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad