ERAKUNDE PSIKIATRIKOAK KONTROLATZEARI BURUZKO NAZIOARTEKO LANTEGIA



Vilnius (Lituania)

Arartekoak gogotsu parte hartu zuen askatasunik gabeko pertsonen eskubideak bermatzeko erakundeentzat Vilniusen (Lituania) egin den nazioarteko lantegi batean. Ombudsmanaren Nazioarteko Erakundeak antolatuta, lantegi horrek Tortura Prebenitzeko Elkartearen laguntza izan zuen eta 17 herrialdetako defentsa-erakundeetako adituak bildu zituen.

Tortura eta Tratu txarraren kontrako Nazio Batuen Hautazko Hitzarmenak diseinatu zituen prebentzio-mekanismoen funtzionamendua erreferentziatzat hartuta, topaketa horrek ikuspuntu praktikoa izan zuen batik bat, eta Lituanian dagoen espetxe psikiatriko bakarra ikuskatzera joan ziren. Bisitari esker egun oso bat iraun zuen , parte hartu zuten adituek zenbait esperientzia, ezagupen eta trebetasun trukatu ahal izan zituzten, erakunde psikiatrikoetan norberaren borondatearen kontra sartzea kontrolatzearekin zerikusia duten berariazko erronkak maneiatzeko beharrezkoak direnak. Askatasunik gabeko eremu horri iraganean ez zitzaion eskaini zor zaion arreta.

Gainera, horretarako, laguntzaile izan zituzten medikuntzan eta psikiatrian adituak diren Tortura eta Tratu txarra Prebenitzeko Nazio Batuen Azpibatzordeko hainbat kide ospetsu. Horiek parte-hartzaileekin hiru egunez lan egin zuten, jarduera egokiak partekatzen, nazioarteko araudia aztertzen eta munduko erakunde psikiatrikoak kontrolatzen duten eskarmentu zabala eskaintzen.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 23a

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad