ENTZUN / ESCÚCHANOS!


Haur eta Nerabeentzako bulegoko irudia

Arartekoko Partaidetza Kontseiluko kideek egindako bideoa


Vitoria-Gasteiz

Entzun / Escúchanos! Haur eta Nerabeen Kontseiluko neska-mutilek laneko ondorioekin egindako bideo berria da, oraingoan haur eta nerabeek entzunak izateko eta haien iritzia kontuan hartzeko duten eskubideari buruzkoa.

Nazio Batuen Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioaren artikulu garrantzitsuenetako bat da hura eta baita berritzaileenetako bat ere; izan ere, historian lehen aldiz zehazten du neska-mutilak eskubideak dituzten subjektu direla eta ez soilik babesa behar duten objektu. Horrek esan nahi du, funtsean, ahotsa dutela eta haiei eragiten dieten gai guztien gainean erabakiak hartzeko orduan kontuan hartu behar direla.

Harreman demokratikoagoak elikatzen dituen dinamika horretan guztiok irabaziko dugu: mutilak eta neskak, gaur egungo pertsona gisa aitortuko baitira eta entzute nahiz errespetuan oinarritutako harremanetan jardungo dute; gizartea, orain arte isilarazita zegoen herritar-zati baten iritzia nahiz ikuspegia aberastuz.

Kontseiluko neska-mutilek argi dute. Zuzenean interpelatzen digute eta ozen eskatzen dute: Entzun / Escúchanos!

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abuztuaren 31

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad