ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILAK ARARTEKOAREN GOMENDIO BAT ONARTU DU ETA DIRU-KOPURU BAT ESKATZEN ZION PERTSONA BATEN ZORRA BALIOGABETU DU



Vitoria-Gasteiz

Arartekoak gomendio bat igorri zion Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari. Horren bidez, Lanbidek pertsona bati zor bat erreklamatzeko egindako jardunak aztertzen ziren; izan ere, hark, erakunde horren ustez, ordaindu behar ez zizkion prestazio ekonomiko batzuk jaso zituen.

Nolanahi ere, Arartekoak uste du zor hori ez zela egon behar, egozten zitzaion garajearen salmenta ez zelako jakinarazi eta zenbatu; hau da, salmenta hori egin zen pertsona prestazio horien onuradun bihurtu baino lehenagoko epealdi batean.

Gainera, prestazioen ondorengo berrikuspena eta erreklamazioa nahikoa ez zen arrazoiketa desegokiarekin egin ziren eta epe luzeegia igaro ondoren; beraz, preskribatuta zegoen eta administrazio ona izateko eskubidearen aurkakoa zen.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 8a

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Arartekoaren 2019R-2294-17 Ebazpena, 2019ko otsailaren 28koa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio herritar bati bidegabe jasotako prestazio batzuk itzultzeko betebeharra ezarri zion ebazpen bat berrazter dezan. Arartekoaren 2019R-2294-17 Ebazpena, 2019ko otsailaren 28koa. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatzen zaio herritar bati bidegabe jasotako prestazio batzuk itzultzeko betebeharra ezarri zion ebazpen bat berrazter dezan.
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad