COVID-19ari buruzko nazioarteko gomendioak


COVID-19 pandemiaren kontrako borrokak oso neurri konplexuak eta zorrotzak hartzera behartu ditu gobernuak eta administrazioak, pertsonen osasuna eta osasun-sistemaren gaitasuna babesteko helburu nagusia bete dadin. Neurri horiek pertsonen oinarrizko eskubideak betez hartu behar dira beti. Horregatik, giza eskubideetan adituak diren nazioarteko erakundeen aholkuak oso garrantzitsuak dira eta lagundu eta orientatu egiten gaituzte eskubideak errespetatuz neurriak hartzeko orduan. Hortaz, eskertzekoa izan behar du horren gaineko aholku edo gomendio orok. Orrialde berezi honetan, Arartekoak herritarrei eta erakundeei hurbildu nahi dizkie giza eskubideen erakunde batzuen gomendiorik garrantzitsuenak. Orrialde honen edukia astero eguneratuko da.

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad