Arloko teknikari bat hautatzeko prozedura iragartzen da


2018ko azaroaren 30ean argitaratu da EHAAn Arartekoaren ebazpena, arloko teknikari bat aldi baterako hautatzeko prozedura iragartzen duena, hain zuzen.

Deialdi honen bidez, arloko teknikari bat hautatu nahi da, funtsean eginkizun hau betetzeko: Arartekoaren Europako eta Nazioarteko Gaien Bulegoak (EIAD, ingeles sigla) berezko dituen jarduerekin lotutako gaiei dagokienez, txosten, azterlan eta gomendioak egiten laguntzea. Era berean, bulego horri emandako eginkizunak betetzeko asmoz eskatzen den edozein agiri prestatzen laguntzea eta kudeaketa-lanak egitea. Hautaturiko pertsonak, orobat, bulego horri eman zaizkion zereginak betetzeko beharrezkoak diren jarduerak programatzen lagundu beharko du, eta antolaketa nahiz partaidetza lanak egin beharko ditu Arartekoaren Europako eta Nazioarteko Gaien Bulegoaren (EIAD) jarduera-esparruan programatzen diren ekitaldietan. Nolanahi ere, laguntza hori Arartekoan dauden beste arlo batzuetara ere heda daiteke, baldin eta zerikusia badute nazioarteko zuzenbidearekin eta Europako zuzenbidearekin eta eskubideen defentsa-erakundeek Europan eta nazioartean dituzten eginkizunekin.

Deialdi honek eskatzen duen espezializazioa kontuan hartuta, hautatutako pertsonak oso ondo jakin behar ditu ingeles eta frantses hizkuntzak, eta ondo ezagutu nazioarteko harremanen esparrua eta Europako eta nazioarteko zuzenbideak, oro har. Era berean, egiaztatu beharko du eskarmentua duela eta ondo ezagutzen duela Europan eta nazioartean pertsonen eskubideak babesteari buruzko gaia.

Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak Arartekoaren erregistroan aurkeztuko dira, Gasteizko Prado kaleko 9. zenbakian, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 16. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 15 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

IDAZKARI NAGUSIA
Faustino López de Foronda

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Aurrekontuari buruzko dokumentuak
Hautaketa-prozesuak Ebazpena, 2018ko azaroaren 23koa, Arartekoarena Hautaketa-prozesuak Ebazpena, 2018ko azaroaren 23koa, Arartekoarena
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad