ARARTEKOARI SINADURAK ESKURATU DIZKIOTE, KONSTITUZIOAN PENTSIOAK BLINDATZEAREN ALDE



Bilbao

Manuel Lezertua arartekoak Pentsioei buruzko Erreferendumaren aldeko Estatuko Mahaiko (MERP) ordezkari batzuk hartu ditu gaur goizean, Bilbon. Haiek Konstituzioan pentsioak blindatzearen aldeko sinadurak eman dizkiote.

Sinadurak aldi berean entregatu dituzte autonomia erkidegoetako defentsa-erakunde guztietan, eta Estatuko Herriaren Defendatzaileari lehendik eman dizkioten 500.000tik gora sinadurei gehitzen zaizkie.

MERP delakoa plataforma batasunzale bat da, Konstituzioan pentsioak blinda daitezen sortutakoa, berariaz debeka daitezen pentsioen benetako erosahalmena gutxitzen duten neurri guztiak, edo pentsioen sistema publikoa zati batean edo osorik pribatizatzea ahalbidetzen dutenak.

Gizartean eztabaida zabala bultzatzen duten gizarte, kultura, sindikatu eta politika arloetako 170 indarrek osatzen dute, pentsioen gaineko hautabideak eta aukerak zehazki eta sakon ezagut daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 19a

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad