ARARTEKOAREN 3/2011 GOMENDIO OROKORRA, URRIAREN 5EKOA


Jatorriz Europar Batasunekoak diren eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren ijitoen egonlekuetan esku hartzeko jardute-protokoloak garatzeko beharra.


Vitoria-Gasteiz

Arartekoak honako gomendio orokor hau egin die botere publikoei.

GOMENDIOA

  • Arlo honetan eskumena duten herri administrazioek eta, zehazki, Eusko Jaurlaritzak (Herrizaingo Sailak, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak, Justizia eta Herri Administrazio Sailak, Osasun Sailak eta Hezkuntza Sailak), foru aldundiek eta udalek (edo Eudelek euren ordezkari gisa) jatorriz Europar Batasunekoak diren herritar ijitoen egonlekuetan esku hartzeko jarduera protokolo bat garatzen parte har dezaten eta, bertan, giza eskubideetarako sarrera, euren betebeharren betetzea eta etxebizitzaren bortxaezintasunarekiko eskubidea berma daitezen.
  • Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak protokoloa burutzeko koordinatzen eta sustatzen aurrea hartu dezan, erakunde arteko mahai baten esparruan edo antzeko organo batean.
  • Dagozkion euskal herri administrazioek ijitoak gizarteratzeko estrategia nazionalen Europako esparrua kontuan har dezaten eta, zehazki, Europako funtsak erabiltzeko aukera ijitoak gizarteratzeko prozesuaren hasierako fase honetan.

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Gomendio orokorrak
Jatorriz Europar Batasunekoak diren eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren ijitoen egonlekuetan esku hartzeko jardute-protokoloak garatzeko beharra. Jatorriz Europar Batasunekoak diren eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren ijitoen egonlekuetan esku hartzeko jardute-protokoloak garatzeko beharra.
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad