ARARTEKOAK GOMENDATU DU BEHARREZKO NEURRIAK HAR DAITEZELA, AHALIK ETA LASTERREN, DURANGOKO EPAILETZA ERAIKINEKO AIREA GIROTZEKO


Arartekoak epaitegietako prokuradore baten kexa jaso zuen, Durangoko Justizia Jauregiaren egoera zela eta, zehazki, bertako bulego batzuetako tenperaturagatik. Kexa hori arrunt bilakatu da, bai erabiltzaileen artean, bai egunero justizia jauregi horretara lanera joaten diren funtzionario eta profesionalen artean.

Otsailean, Arartekoko justizia arloko koordinatzailea Durangoko Justizia Jauregira joan zen, eta egiaztatu zuen jendeak itxaroteko eta bisitariei arreta emateko eremuetan oso tenperatura baxua zegoela.

Langile batzuek azaldu zioten zer-nolako eragina izaten ari zen beraien osasunean beren lana egoera horretan egin behar izateak, izan ere, zenbait baja eragin zituen. Bestalde, epaile dekanoak adierazi zuenez, duela hiru urtez geroztik, arazo horien berri ematen ari zitzaizkion Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Justizia Sailari.

Arartekoak laguntza eskatu zion sail horri, zer neurri hartu zituen edo hartzeko asmoa zuen jakiteko.

Sail horrek, arazoa onartu ondoren, adierazi zuen betidanik izan duela hori konpontzeko asmoa. Horrela, konpresoreak jarri omen zituzten deklarazioak egiteko aretoetan, eta haizagailuak banatu eraikinean barrena.

Administrazioak arazo hori konpontzeko borondatea duela erakusten dute neurri horiek. Hala ere, Dekanotzaren ustez, ez dira nahikoak bere zeregina betetzean osasuna, segurtasuna eta lanaren kalitatea bermatzeko.

Horregatik, Arartekoak hauxe gomendatu dio Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Justizia Sailari: beharrezko neurriak har ditzala, ahalik eta lasterren, Durangoko epailetza eraikineko airea girotzeko, urteko edozein sasoitan tenperatura egokia berma diezaieten zerbitzu horien erabiltzen dituzten herritarrei eta zerbitzu-emaileei.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 26a

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Arartekoaren 2017R-111-17 Ebazpena, 2017ko uztailaren 12koa. Horren bidez Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Justizia Sailari gomendatzen zaio ahalik eta arinen har ditzala Durangoko epaitegietako eraikinean aire-girotua instalatzeko beharrezkoak diren neurriak. Arartekoaren 2017R-111-17 Ebazpena, 2017ko uztailaren 12koa. Horren bidez Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Justizia Sailari gomendatzen zaio ahalik eta arinen har ditzala Durangoko epaitegietako eraikinean aire-girotua instalatzeko beharrezkoak diren neurriak.
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad